43 emaitza bilaketarentzat
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zer atzizki hartu behar du ihes egin aditzaren aurreko sintagmak? Euskalkiaren araberakoa ote da? Zuzenak al dira honako esaldi hauek? 1.Irakasleari ihes egin zion, 2. Nire ihesi dabil, 3. Jonengandik ihesi etorri da.
Hitz egin aditzak onartzen al du (tradizioan, eta erabileran) euskara bezalako osagarria absolutiboan? Zenbateraino dira ohiko/ezohiko euskararen tradizioan horrek euskara hitz egiten du edo zein hizkuntza hitz egiten dute? bezalako esaldiak?
Zein erabili behar dugu: zugan pentsatu ala zutaz pentsatu?
Bota hauek mendirako dira zuzena dela uste dut, baina Mendiko botak garestiak dira esan behar dela. Berdin, etxeko lanak, baserriko bidea, Bilboko autobusa (baserrirako bidea, Bilborako autobusa) eta abar. Zuzen al nago?
Erabil al daiteke NOREKIN deklinabidea gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, konturatu eta fidatu aditzekin? Zuzenak al dira zutaz maiteminduta nago eta zurekin maiteminduta nago? Eta Beraz maiteminduta nago?
Adjektibo bat superlatiboan jartzean, badira deklinatzeko molde diferenteak. Irakasle gisa, badut nik partitiboa (-(r)ik) eta NON kasua (pluralean) bultzatzeko usaia (mutilIK xarmantena edo mutilETAN xarmantena, adibidez); baina nire ikasleek pluraleko NONDIK kasura jotzen dute beti (mutilETATIK xarmantena, adibidez). Horiek denak zuzenak al dira?
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?
Zer-nola esan behar da?:
a) ikastolako/ikastolaren zuzendari
b) alderdiko/alderdiaren bozeramaile
c) agiriak faltsutzeko delitua / agiriak faltsutzearen delitua
d) nobela euskaratzeko lana / nobela euskaratzearen lana
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.