49 emaitza bilaketarentzat
Jarrai iezaguzu sare sozialetan / Jarrai gaitzazu sare sozialetan.
Zein da erdarazko ‘Síguenos en las redes sociales’ / ‘Suivez nous sur les réseaux sociaux’ esaldiaren ordain egokia?
Nola da: lagundu egiguzu ala lagundu iezaguzu?
Zelan esan ahal dot diezaiozuen bizkaieraz?
Zuzena al da nazu adizkia esaldi honetan: eskolara joateko esan nazu?
Agindu aditzarekin beti esan behar da, adibidez, isil gaitezela agindu digu irakasleak? Ez da zuzena isil gaitezen agindu digu irakasleak esatea?
Agintea adierazteko, bi esaldi-mota aurkitu ditugu: Ez ezazula hori egin! eta Ez dezazula hori egin! Biak dira zuzenak euskara batuan?
Zuzenak al dira ahal izango eta ahalko? Biak dira zilegi?
Zer aditz-mota dira egin badeza, etor badadi eta gisakoak: ahalerazko baldintzak?
Zuzena da, laguna etortzen denean esan ordez, laguna etorriko denean esatea?
Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegia begiratu dut eta adibide hauek aurkitu ditut [OEH:opa izan] sarreran: Merezi du eta opa diogu zeruan goza dadila. Nik opa diet zeruan gerta daitezela. Luzaroan dabilela opa diogu. Orain opa dut izan dezazula zeruetan deskantsua. Zeruak opa diezagula osasuna eta eguneroko ogia.
Horiek horrela, jakin nahi nuke -(e)n bukaera ere zuzena ote den.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.