5 emaitza bilaketarentzat
Nahiago erabiliz gero, nahi aditza bezala erabili behar omen da. Erabilpen arrunta, ordea, bestelakoa da. Izan ere, hau bezalako perpausak esan ohi ditugu: bihar nahiago dut joan. Adibide horrek ez dit eragiten zalantzarik, araua betetzen baita; nire zalantza ezezko perpausak egitean sortzen da. Esate baterako, zuzena al da nahiago dut ez egin (baiezko perpausa)? Ala ez dut egin nahiago (ezezko perpausa) esan behar da?
Maiz entzuten diren Ba, bai! Ba, ez! horiek onartu behar ditugu jatorragoak diruditen Bai ba! Ez ba! formen ordezko?
Komunikabideetan sarritan entzuten da Baita ere esan digute (...) egitura. Zuzena al da? Ez al du behar Baita (...) ere, zuzena izateko.
Zein da ere, baita ere, ere bai eta horrelakoen erabilera zuzena?
Zalantza hauxe sortu zaigu: 4.000 gizon eta gehiago / 4.000 eta gehiago gizon. Zein da zuzena? Eta beste honetan?: 4.000 gizon baino gehiago / 4.000 baino gehiago gizon.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.