262 emaitza bilaketarentzat
Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri denez, erantzun aditza du sailekoa da (ihardetsi, aldiz, du/dio aditza). Hortaz, nik galdera erantzun dut esateaz gainera, nik zu erantzun zaitut esan behar dugu? Zuzenak al dira nik galderari erantzun diot, nik zuri erantzun dizut eta abar?
Bizkaierako erdu aditz arkaikoa pluralean erabil daiteke? Zuzena da erdu danok esatea?
Zuzena al da lana izugarri gehitu zait esaldia?
Zuzenak al dira jendea kirolaz gozatzen da / jendeak kirolaz gozatzen du / jendeak kirola gozatzen du esaldiak? Hirurek esanahi bera al dute?
Zuzenak al dira harritzen naiz horrela izatea, harritzen naiz horrela izateaz, harritzen nau horrela izateak esaldiak? Eta harritzen zait horrela izatea zuzena da?
Nola esan behar da: etxeko janariari on/ona deritza, astun/astuna deritza...? Biak zuzenak dira?
Zuzena al da autobusari itxaron behar diot esaldia?
Zein da zuzena: ideiarik ere ez daukat ala ideiarik ere ez dut? Zuzena al da eduki aditza erabiltzea hor?
Ba al da erabilera-desberdintasunik jarraitu eta jarraiki aditzen artean? Zein dira jarraiki aditzaren iraganeko forma trinko zuzenak euskara batuan? Zilegi al da darraiote erabiltzea (Nor-Nori-Nork edo dio aditz gisa)?
Bizkaieraz betidanik erabili dugu jolasten dogu, borrokatzen dogu. Txarto dago batuan?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.