188 emaitza bilaketarentzat
Garbi dago zein den data emateko Euskaltzaindiak gomendatutako moldea: Durango(n), 1983ko martxoaren 7a(n).
Molde hau ikusten da, ordea, zenbait egunkari-astekaritan data adieraztean: Igandea, 2017ko azaroak 9. 37. arauak dio aposizioan bakarrik erabil daitezkeela azaroak 9 bezalakoak, eta [EGL:100] liburuak dio tituluetan ere erabil daitezkeela. Egokia da adibideko moldea?
Zuzena al da, adibidez, 2001eko ekainak 18 idaztea?
Zuzena al da honek guztionek idazkera erabiltzea?
Zein da zuzena: Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote ala Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote?
Zuzena al da Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori esatea? Zuzena da naizenero hori?
Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?
Mundua lehen pentsa ezin zitekeen egoerara iritsi da.
Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da.
Bi perpaus horiek zuzenak al dira? Zein da bien arteko desberdintasuna, baldin eta pentsa ezin zitekeen eta pentsa ezin zen aditzek esanahi desberdina badute?
Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edo non dabilen jakin nahi dudala adierazteko?
Zein da forma zuzena, itxaron apur bat ala itxaron apur batean?
Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke: Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.