12 emaitza bilaketarentzat
Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Zuzena al da ahalik eta hoberen esapidea? Adibidez: Irakur ezazu ahalik eta hoberen. Ala Irakur ezazu ahalik eta ongiena/ondoena/hobekiena esan behar da?
Zein da zuzena Zarautz ondoan / Zarautzen ondoan bikotean, ala biak ongi daude?
Zer hobesten da batasunerako: aste honetan ala oraingo astean? Nire ustez, aste honetan, urte honetan eta horrelakoak esta semana, este año / cette semaine, cette année eta horrelakoen kalkoak dira.
Baiezkotan arrazoi duzu / arrazoia duzu eta ezezkotan ez duzu arrazoi(a) / ez duzu arrazoirik erabilerak zuzenak al dira?
Izan aditzaren osagarriak edo atributuak mugatua nahiz mugagabea onartzen ditu? Biak? Adibidez, zoriontsu/zoriontsuA izatea da onena; mediku/medikuA izan nahi dut... Arauetan ez dago ezer horren inguruan.
Zein dira noiz arte? galderari erantzuteko forma zuzenak kasu hauetan: etzi arte / etzira arte; ostiral arte / ostirala arte / ostiralera arte; azken unera arte / azken unerarte; mendera arte / menderarte; urtera arte / urterarte; ordura arte / ordurarte, ordurarteko...
Badakit Urlia euskara batuan ari da hizketan zuzena dela, baina nola behar du: hizlari hori batuaz ari da ala batuan ari da?
Aski mugatuak al daude -rainoren eta arteren eremuak?
Egoki egina al dago adibideokin egin den zuzen/oker sailkapena?
Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarri (zuzen)
Bizitzari zentzua emateko, fedea hartu zuen oinarritzat (oker)
Zure erabakia ontzat eman dugu (zuzen)
Zu zinen, beraz! Bada, nik Olegiko Patxitzat utzi zintudan (zuzen)
Maisutzat hartu eta apaiza izaki (zuzen)
Txomin hartu dugu musika-irakasletzat (oker)
Txomin hartu dugu musika-irakasle (zuzen)
-tzat prolatiboa sarri askotan oker erabiltzen ote dugun susmoa daukat. Gauza segurua eta ziurra denean, uste dut ez dela prolatiboa erabili behar, beti ez behintzat, uste edo iritziarekin baizik.
Bestalde, hemen sartu dut beste zalantza bat ere, predikatu osagarriei baitagokie hau ere:
Mariaje hartu dugu laguntzaile bezala (oker)
Mariaje hartu dugu laguntzaile (zuzen)
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.