JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: eragin/-arazi <izena + egin> egituretan (negar eginarazi / negar eragin…)

Izenez osatzen diren aditz-lokuzioetan (hitz egin, barre egin...) zein erabili behar dugu, -arazi ala eragin? Noiz bata eta noiz bestea?

Euskaltzaindiak ez du arau orokor espliziturik eman <izena + egin> egiturako aditzen forma arazleaz. Praktikan, ordea, biei zabaldu die atea: esate baterako, [EH:hitz], [EH:negar] eta [EH:huts] sarreretan, bi azpisarrerak daude: hitz eragin eta hitz eginarazi, negar eragin eta negar eginarazi, huts eragin eta huts eginarazi.

Salbuespenak, baliokidetasunari dagokionez, hauek dira: barre eragin (barre eginarazi ez erabiltzeko gomendioa eman du Euskaltzaindiak [EH:barre]), eta bultza eragin (baliokidea ez da bultza eginarazi baizik eta bultza egin), lo eragin (baliokidea da lo harrarazi) eta zirrara eragin (baliokidea da hunkitu).

Horrez gainera, ikus hau ere: "Aditzaren jokabidea: eragin, -arazi " (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper