128 emaitza bilaketarentzat
Jakitera / jakin izatera: Biak berdin erabil daitezke? Ba al dute ezberdintasunik?
Erabilera argitu. Negua izatekotan, hotzak egongo ginateke = Negua izanez gero, hotzak egongo ginateke?
Moduzkoetan -(e)larik menderagailua erabil daiteke?
Subjuntiboko adizkiek -(e)n atzizkia hartzen dute, batzuetan, eta beste batzuetan, -(e)la.
Noiz erabili -(e)n eta noiz -(e)la? Etor dadin ala etor dadila? Joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit? Biak onartzen dira? Noiz bata eta noiz bestea?
Gramatikalki okerrak al dira ondorengo bi perpaus hauek?
Argitu bi erabilera horien arteko aldea.
Zuzenak ote dira Nola ez naizen etorri… eta gisako perpausak?
Zer eratako perpausak eratzen dira egitura horrekin?
Forma horien erabilera, helburua adieraziz, gogorra egiten da. Azaldu, mesedez, eta eman adibideak.
Etorri zealazkoa, eamazu zeorrek (zuzena, Gipuzkoako Goierrin).
Etorri zarelazkora, eraman ezazu zerorrek (zuzena, batuan).
Etorri zarenez gero, eraman ezazu zerorrek (aurrekoaren esanahia).
Lehenengo esateko modu hori herriko zaharren artean sarritan entzun izan dut. Agian, lokalismo hutsa da. Bestalde, fonetika aldetik, baliteke hiztun alfabetatu gabeen ahozko aldaera izatea. Beharbada, zarenez gero horren eboluzio-degenerazioa da: zarenez gerora?… zarenezkora?… etab. Beste probabilitate bat ere bada: zarelakotik eratorri izana.
Horrez gainera, jakin nahi nuke -z gero egitura erabiltzean noiz erabili behar den -ez gero. Kontsonantez bukatzen denean bakarrik? Hartuz gero ala hartuez gero?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.