(...)
Gaurregun Molino viejo deritzan errota aspaldiko Errotaxarra-ren ordaina da, eta inoiz edo behingo Molino bajo berbera dugu.
Orain errota hondatua dago, eta Molino viejo izenak eraikuntza horren inguruko lurrak ere ematen ditu aditzera. Larrea errotaren ondoan dago, eta erregua gorago Río de Armillos eta beheitiago Río de Kiñueta deitzen dutena da, dokumentazioko Río de Errotaxarra, alegia.
(...)
(...)
Honen osagaiak dolare 'mahats-aleak, sagarrak...beraien zukua ateratzeko zapatzen diren tresna', 'delako tresna dagoen tokia' [Sarasola, HLEH.], eta -eta atzizkia dira. Kasu honetan dolare mahats-aleak zapatzen diren tresna dela uste dugu, mahatsa baita (eta baitzen) eskualde honetan fruiturik arruntenetakoa. Sagardoa egiteko tresna dela pentsa ere daiteke, baina alderdi honetan lehen orain baino sagar gehiago izan arren (cf. Sagarraga Lerga eta Eslaban), ez da izan, oker ez bagaude, sagardo tradiziorik. Olioa egiteko tresna ere izan zitekeen, olibondoak eskualde honetan ugariak (izan) dira eta.
Dolareta [dòlaréta] Camino bajo de Caseda-ren inguruan dago. Aurrenekoz 1582an ediren dugu. Costalado de Dolareta-k dermioaren alde bat adieraz zezakeen, baina oraingo Costalado de Balora-k eta Costalado de Ordokia-k aldapa adierazten dutenez, honek ere aldapa izendatzen zuela suposa daiteke. Honen ordain zeharo euskalduna den Dolaretasaietsa-k ere balio bera zuen.
Río de Dolareta gorago Río del Molino viejo eta beherago Río de Saratsea deritzan erreka da.
Dolareta Martisatea, Egoaberokia, Zazuburu, Kiñueta, Puente nuevo, eta Saratsea-ren artean dago. Errekak Korkua-tik bereizten du.
(...)
(...)
Errota eta xarra 'zaharra' ditugu hemen. Errotaxarra gaurko Molino viejo bera zen (ikus sarrera hau).
Alderditik igarotzen den errekari Río de Errotaxarra esan izan zaio (Río del Molino viejo orain), eta altxonbidearen eta erreka honen elkarguneko pausuari Paso de Errotaxarra (ikus Camino de las Montañas a la Ribera sarrera).
Eleizaldek Rotajarra biltzen du 1919an [LVTV-en.], eta gaurregun ezezaguna da.
(...)
Río de Errotaxarra, Río del Molino Viejo (español)
UTM:
Coordenadas:
Cartografía:
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abreviatura: NA.TM
Autor: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Título: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Nota de trabajo: 59 liburuki
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Lugar: Iruñea
Fecha: 1992-1999
Referencia:
Notas: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: ofizialtzea
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.