(...)
Kisu 'karea' [Ikus -eta atzizkiari eskainitako atalean dioguna.] izena eta -eta atzizkia ditugu hemen. Ikusten denez, Galipentzun 'galtzina' edo 'karea' adiera duen izenak herskari ahoskabe eta ahostuna duten aldaerak aurkezten ditu: Kisueta / Gisutzea.
Ez dakigu non zegoen.
(...)
(...)
[-Eta gure eskualdean. Galipentzu] Gisu 'galtzina', 'karea' izenaren aldaera den kisu [Kisua, Gisua edo galtzina (hondar hau erdal itxuraz) aurkitzen dugu eskualde honetan.
Azkueren arabera (DVEF), gisu edo kisu hau 'karea' da, baina kisukintza 'oficio de hacer yeso' dela dio. Larramendik (DT) cal hitzaren euskal ordaintzat, "carea" eta "qisua" dakar, eta "Hyeso"-ren ordainetan quisua eta iyelsoa. Nafarroan (edo Nafarroako eskualde zabal batean, gutxieneko kontuan), dena den, kisua 'karea' da: Ameskoetan kisu(a) dugu (Luciano Lapuente, TAM, 401. or.) Quisuarana eta Quisuarangosaraya (< *Kisuarango saroia?) toki-izenetan. Orotz-Betelun (B. Urtasun, TOB, 342. or.) ere kisu dugu Kaisulapeta toponimoan, eta hau erabat gardena ez bada ere, erdarazko iruzkinak ("hornos antiguos de cal")-k zalantza guztiak desagertarazten ditu. Mezkiritzen Kisulabeko oihan eta Kisulabeko oihanburu ditugu, eta hauek ere kare-labeak ziren (Orreaga Ibarra, MT, 336. or.). Malerrekan ere kisua 'karea' da] eta -eta atzizkia ditugu hemen.
(...)
(...)
[-Tze, -tza atzizkiak. Galipentzu] Toponimo honen osagai gardenak gisu 'kare' izena eta -tzea atzizkia dira. Oinarriaren esanahiari buruz, ikus Galipentzuko bereko Kisueta, -eta atzizkiari eskaini diogun atalean.
Gisutzea / Kisueta-n ageri den ahostun / ahoskabe bikoiztasun hau, Mitxelenaren arabera [FHV, 240. or.] hizkuntzan bekatu / pekatu bezalako pareak izateari zor zaio, alegia, honelako bikoteek hizkuntzan justifikazio etimologikorik ez duten hasierako herskari ahoskabeak agertarazi dituzte, etimologikoki zuzenak diren ahostundunen ondoan. Hau da, izan ere, zaharragoa den gisu-ren aldamenean kisu aldaera aurkitzearen arrazoia.
(...)
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
JIM.ESTN - Estudios de toponimia navarra
Abreviatura: JIM.ESTN
Autor: JIMENO JURÍO, José María [Roldán Jimeno Aranguren & David Mariezkurrena Iturmendi]
Título: Estudios de toponimia navarra
Nota de trabajo:
Elaborador: Roldán Jimeno Aranguren & David Mariezkurrena Iturmendi
Colección:
Revista:
Editorial: Pamiela
Lugar: Iruñea
Fecha: 2004
Referencia:
Notas: Liburuak Jose Maria Jimeno Juríok idatzitako zenbait artikuluren bilduma da, hil ondoan berrargitaratua. ECO zerbitzuak eginiko migrazioa. Liburuaren orrialdea (edota ohar zenbakia) ematen da erreferentzia gisa, baina edozein kasutan ere kontsulta daiteke jatorrizko artikuluaren identifikazioa "testuingurua"n jaso baita.
Badago Patxi Salaberrik eta Roldán Jimenok paratutako edizio eguneratua: Obras Completas de José María Jimeno Jurío 40, Pamiela, 2012.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: dokumentazioa
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.