(...)
AGINDUA, 2008ko maiatzaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Arrasateko (Gipuzkoa) “Mesedeetako Andra Maria” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateari buruzkoa.
Arrasateko (Gipuzkoa) “Mesedeetako Andra Maria” Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.
Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE) eta gai horretan aplikagarriak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.–
Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematea:
Izen espezifikoa: “Mesedeetako Andra Maria”.
Titularra: Hermanas Mercedarias de la Caridad.
Helbidea: Jose Luis Iñarra pasealekua, 34.
Udalerria: Arrasate
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
2. artikulua.–
Jarduerak bertan behera uzteko baimenak 2008-2009 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.
Ikastetxeari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza irakasteko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.
3. artikulua.–
Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS
(...)
Qué: Ikastetxea
Dónde: Arrasate
Origen:
EHAA