OEH - Bilaketa

145 emaitza parra bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
barrabaskeria.
sense-1
Barrabasada.
Onelako erri baten aituten da erraz egin leitekela emen edestuko dogun barrabaskerija, erri gustija barre baten ainbat egunian euki ebana. Kk Ab I 119. Baña nori buruak emongo eutson Aramayo lango agure zar koitau itxuradun bat izan zeitekeala alango barrabaskeriaren egillea? Kk Ab II 12. Euzkeldun utzak ixan ta erdera osta-osta barrabaskeri galantak jaurtiaz ikasi orduko, parra-parra darabiltenak. Euzk 1930, 371. Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriren bat egin dulakoa zabaldu omen zuten atzo. Ldi IL 21. Baña baltsakeri edo komunismoaren barrabaskeri ta ondoren txarrez ikaratuta edo, gizartekeri edo sozialismoa bigundu ta gazatu nai leukienak be badagoz. Eguzk GizAuz 82. Bere barrabaskeri nabarmenenak kontatzen zizkiotenean, gordiñegia izan ezkero ukatu egin oi zun. Etxde AlosT 24. Etxakiat ba barrabaskeri izango zoanentz. Bilbao IpuiB 272. Ez dute gogoan xede bat baizik, ea zer bazka emanen dioten, moldegaizkeria horren eta barrabaskeria horren asetzeko! Herr 16-4-1959, 1. Santa Kurtze bezperaz / asten dira jaiak, / orduan eiten dira / barrabaskeriak. BEnb NereA 26. Ixilegi dago gure Patxittu. Seguru barrabaskeriren bat egiten dagola. Osk Kurl 40. Zenbait (gazte edo) ari dira gure artean inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten. MIH 214.
barrabaskeria
<< barra-barra 0 / 0 barrupe >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper