50535 emaitza bilaketarentzat - [301 - 350] bistaratzen.

abstraktu
1 adj. Gauzez, ezaugarriez edo ideiez mintzatuz, abstrakzio bidez lortzen dena. Anton. konkretu. Ongia, edertasuna, adigai abstraktuak dira. Ideia abstraktuak. Objektu konkretuak irudikatu egiten dira, balio abstraktuak adierazi egiten dira.
2 adj. Arte plastikoez eta grafikoez mintzatuz, errealitate ukigarriaren irudikapena arbuiatzen duena. Kandinskik margolan abstraktuak sortu zituen.
3 adj. hizkl. Izenez mintzatuz, ezaugarri edo gertaera abstraktu bat izendatzen duena. Izen abstraktuak.

Aztergaia: abstraktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
abstrakzio
1 iz. Abstraitzea. Ezaguna zaiona bakarrik hartzen du aintzat, inolako abstrakzio gaitasunik gabe.
2 iz. Artean, irudikapen abstraktua. Figuraziotik abstrakziorako jauzia.

Aztergaia: abstrakzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
absurdo
1 adj. Zentzugabea. Komandantea marmarka ari da agindu horiek absurdoak direlako. Egoera absurdo samarra zen. Zentzurik gabeko mundu absurdo bat zehaztu eta salatu zuten.
2 iz. Adimen legeen kontrako egintza edo esana. San Tomasentzat horretan ez dago absurdorik.

Aztergaia: absurdo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-11-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "absurdu [grafia proposatzen dut]" (1994-05-23)

 - [I102]: ez dut bat ere zalantzarik egiten absurdua dela erabiliena" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  absurdu hobetsi beharko litzateke. HK: aldamenean h. zentzugabe.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): absurdo forma onartu da.Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): azalpen berriak ez dira orain sartzekoak.

abudhabiar
1 adj. Abu Dhabikoa, Abu Dhabiri dagokiona. Abudhabiar merkataria.
2 iz. Abu Dhabiko herritarra.

Aztergaia: abudhabiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abudhabiar (herritarra)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'honekin batera Hiztegi Batuan abuzabiar ematen da. Hau zuzendu beharrekoa da'.

abujar
1 adj. Abujakoa, Abujari dagokiona. Abujar dendaria.
2 iz. Abujako herritarra.

Aztergaia: abujar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abujar (herritarra)

aburna
iz. Loina.

Aztergaia: aburna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu gure corpus bietan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aburna : HiztEn ("Ik. loina"), LurE; loina : HiztEn (eta loina txiki), LurE, Euskalterm 1 (eta Guadianako loina, loina handi, loina iberiar, loina txiki).

Sektore jakin bateko informazioa

Izendegiaren hustuketan jasoak: a) Chondrostoma sp.: loina : Azkue DVEF, PMuj DVC; b) Chondrostoma toxostoma arrigonis: loina : X. Kintana Hizt80, PMuj DCV; eta ap. PMuj DCV, gainera: alburun, alburmo, alburna, alburno, albuerno.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: aburna : Ikus loina; loina : (Zool.) loina (Chondrostoma sp.); loina txikia: madrilla (Chondrostoma toxostoma toxostoma): loina handia: gran boga (Chondrostoma nasus); loira : Ikus loina. // ElhHizt: aburna : (zool.) madrilla; naso Ik. loina; loina : (Zool.) Madrilla; naso, loina. loina handi: naso, loina (Chondrostoma nasus). loina iberiar: boga (Chondrostoma polylepis polylepis). loina txiki: madrilla (C. toxostoma). // EskolaHE: aburna : Ibai arrain zuria, oso txikia eta hezurtsua (Chondrostoma nasus); loina : Zool. Ezpain hezurtuak dituzten ibai arrain batzuen izena (Chondrostoma toxostoma etab.). Gehienak Europako hegoaldeko ibaietan bizi dira. // Casve EF: aborna : chevesne; alborna : chevesne. // HaizeG: alborna : tanche. // Lh DBF: aborna, aburno, agorna, alborna, alborno, alburno : chevesne, prele-d'eau. // PMuj DVC: aburno : baila, raño, breca (pez); albuerno : BNL dardo, albur, gobio, loina BNS; alburno : breca, loina BN, dardo, albur L, baila, raño L, gobio, trucha de mar, raño L; alburun : AN loina, albur, gobio, dardo (pez); loina : BG, loira ANG boga, madrilla (pez de río); loira : ANG v. loina. // DRA: aburna : loina; aburno : loina; albuerno : loina, pez de río, blanco y espinoso; alburno : loina; loina : madrilla, boga, pez de ríos.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

PMuj DCV: madrilla , boga (pez): ezkalo, kizkalu, loina, loira. // T-L LFB: tanche : tenkla, tenka, zaparda. // Azkue Aurkibidea: loina (pez): aburno (Bn), alborna (sc), albuerno (bn, sc), alburno (lc), alburun .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. loina / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da, gaia baita testuetan erabili gabea edo urri erabilia; nolanahi ere, loina arautuaren bidez definituko da, definitzaileari lehentasuna emanez.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

loina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'zerrendan datorren bezala emango da'.

aburu
1 iz. Iritzia. Besteren aburuak beste, goazen gauzei apur batez geure begiz, betaurrekorik gabe, begiratzera.
2 iz. Funts handirik gabeko ustea, irudipena. Aburuz ari da.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Buru bezainbat aburu.

Aztergaia: aburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Hitz horren aldamenean, argigarri gisa edo, Oihenart-en atsotitza jaso daiteke (buru bezainbat aburu) edo horren parekoa (zenbat buru, hainbat aburu). Gainera aburu batez adierazmoldea ere zerrendaratzeko modukoa izan daiteke (Enbeita, Bertso Lanak, 43: Bat-ein euzkotar guraso danak, Geure sendija zenbatu, Zenbat ikasle doguzan zigur Etxe-abixenak artu, Eta guztijok aburu batez Ikastetxeetan eskatu Onei euzkeraz irakastia, Ta zer, ba'daie, ukatu)" (2001-04-25).

 - [E123]: "ados bi adibide horietatik bat jasotzearekin. Aburu batez dela eta, OEHk ez du horrelako azpisarrerarik jasotzen; corpusean hiru agerraldi bakarrik aurkitu ditut, Lizardiren, Enbeitaren eta Jon Eguzkitzaren bana. Adibideak ikusita, lehenago jasoko nituzke -(r)en aburuz, edo aburu bateko / bereko izan".

 - [E115]: "Ipar. erantsi".

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): "Aburu sarreran, adibide gisa, zenbat buru hainbat aburu ematea onartu da. Gero, azpisarrera gisa, - ren aburuz ematea ere onartu da. Aburu bateko eta aburu bereko adibide gisa emango dira".

aburukide
iz. Norbaitentzat, bere iritzi edo uste berekoa den pertsona. Ik. irizkide.

Aztergaia: aburukide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori jasotzea egoki izan daiteke. Besteak beste, Diccionario Retana de Autoridades del Euskera izeneko horretan, honako adibide hauek ageri dira: Irakaskintza dugu euskeraren alde erabiltzeko bide onena; ontan aburukide aunitz an eta eman/ Noski, euskeraren batasuna da emen adierazi nai duguna. Ene ustez, euskaltzaleen artean bederen, aburukide edo gera guziok gure arazo onekiko)' (2001-04-25).

 - [E123]: 'OEHn ez da ageri aburukide izena. Retanaren bi adibideak Herria astekarikoak dira. Ez dut aparteko arrazoirik ikusten zerrendan sartzeko; baina formaren aldetik ez du inolako eragozpenik. Nola ikusten dute Iparraldekoek? Erabilia eta ezaguna bazaie, sar daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'sartzea onartu da'.

aburumenka
adb. Aburuen, irudipenen arabera, iritzira. Aburumenka mintzatu.

Aztergaia: aburumenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aburumenka 'iritzira'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'iritzira'

aburuz
postpos. -en ustez, -en ustean. (-en atzizkiaren eskuinean). Horien eta beste askoren aburuz, ezin egiazta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten, ez du ezer esan nahi.
Loturak
abusatu1, abusa, abusatzen
1 du ad. Gehiegi egin edo erabili. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere lagunen sineskortasunaz abusatu zuelako. Gustura egon naiz hemen, baina ez dut abusatu nahi. Ez da aipuez abusatu behar. Hartu analgesiko bat jatorduen ondoren; abusatu gabe.
2 du ad. Mendekoa edo ahulagoa agintekeriaz, bidegabeki edo behar ez den bezala tratatu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). —Eta nahita bultzatu al zaitu? —Seguru, gu baino urtebete zaharrago dira eta abusatu egiten dute. Langile aparta zara, baina ez dut zutaz abusatu nahi.
3 du ad. Norbaiti sexu-abusua egin. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Zenbat urte eskatzen ote zuten adin txikikoez abusatzeagatik? Gizon hura zigortua izan da bere alabaorde adingabeaz sexualki abusatzeagatik.
abusatu2, abusa, abusatzen
da ad. Ipar. Jostatu, dibertitu. Ez du batere konprenitzen gazteek behar dutela abusatu.
abusatzaile
adj./iz. Abusatzen duen pertsona, bereziki sexu-abusuak egiten dituen pertsona. Badago justizia kanonikoak epaitutako apaiz abusatzaileen zerrendarik? Zalantzan jartzen da beti abusatzailea benetan abusatzaile ote den.

Aztergaia: abusatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abusatzaile Abusón, abusador. Gizonai andrak gogait eragin / eskatutzean bardintza, / abusatzaille andi diranez / bengantzan gorde agintza. Ayesta 124.

LB 34 (horietatik 30 Ez duzu abusatuko liburukoak); ETC 117.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: abusatzaile adj. abusón/na, aprovechado/da / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Erdaretako formak

es abusón; fr profiteur: Elhuyar: 1 adj./s. [explotador, injusto] zapaltzaile, azpiratzaile, menderatzaile, menperatzaile, larderiatsu 2 adj./s. [gorrón] aprobetxategi, bizkarroi / Adorez: 1 bidegabe, abusatzaile. 2 explotador//ra: zapaltzaile, azpiratzaile, menderatzaile. 3 gorrón: aprobetxategi, jantxakur, bizkarroi / Labayru: 1 adj., s. (col.) zapaltzen | azpiratzen dauen(a)/duen(a); // frec. [sust.] zapaltzaile, azpiratzaile, abusatzaile, zanpatzaile, menperatzaile, menderatzaile. Siempre te metes con menores que tú. ¡Eres un abusón!: Zu baino gazteagoak aurretik erabilten dozuz. Zapaltzaileori! / NolaErran: baliatzaile – profeitazale (ZU) il y a en ce monde bien des profiteurs misérables! badela haatik mundu honetan baliatzaile tristerik! cette entreprise a été la plus grande profiteuse de la guerre enpresa hori gerlako profeitazale handiena izan da (ZU).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa. abusatu ere araua da.

abusu
1 iz. Erabilera okerra, bidegabea edo gehiegizkoa. Ik. bidegabekeria; gehiegikeria.
2 iz. (Zuzenbidean). Konfiantza abusuen kasuan, egitatea gertatu eta hemezortzi hilabetera agortuko da aipatu ahalmena.

Aztergaia: abusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'dibertimendu' adierakoak ik. s.u. abusatu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan abusari 'embaucador, impostor': Lç 2 (Mt 27,63; 2 Tm 3,13); abusatu 'abusar': Lç Ins, EZ Man I, CatLav, JesBih, Jaur, Iraola; abusu 'engaño, abuso': Lç Ins, SP Phil, He Phil, Revol; eta corpusean beste 8 abusu (Lg II, Dh, JesBih, Elsb Fram) eta 9 abusatu (Lç, EZ Man II, EZ Eliç, Dh, Elsb Fram).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB eta 'erabilera bidegabea, gehiegizkoa, okerra' adierakoak dira abusatu 4 (J. Azurmendi, M. Onaindia, P. Saez, X. Mendiguren Bereziartu); abuso 3 (P. Saez, P. Berasategi) eta abusu 5 (B. Atxaga, A. Etxeberria, Saioka, SEIE, Hemen).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abusamendu : DFrec 1; abusatu : HiztEn; abusatzaile : HiztEn ("abusatzen duena"); abuso : DFrec 2, AB38 1; abusu : DFrec 1, AB38 3, HiztEn ("abusatzearen ekintza eta ondorioa"), Euskalterm 17 (abusu desonestuak 'abusos deshonestos'; abusuzko 'abusivo'; autoritate-abusu, autoritatezko abusu 'abuso de autoridad'; botere-abusu 'abuso de poder'; guraso-boterearen abusu, guraso-boterezko abusu 'abuso de la patria potestad'; konpetentzi abusu 'abuso de competencia'; sinadura zuriaren abusu 'abuso de firma en blanco'; konfiantza-abusu 'abuso de confianza'; eskubide-abusu 'abuso de derecho'). // Hustuketan 'abuso' itzulitako besteak: agintekeria : AB50 2 ('abuso de facultades'); ahalkeria : AB38 1 ('abuso de poder'); gehiegikeria : AB38 2, AB50 6; neurrigabekeria : AB38 1. // eta Euskaltermen: abusatze 1 (adin txikikoez abusatze, adin-txikiez abusatze); gehiegi 1 (alkohol gehiegia 'abuso de alcohol'); gehiegikeria 1 (abusuagatiko lesio, gehiegikeriagatiko lesio).

Sektore jakin bateko informazioa

Administraziokoak: E.J., Lurralde Antol: gehiegikeriaz 'abusiva (de forma), abusivamente'. // HAEE-IVAP, AdminEL: 'abusivo': gehiegikeriazko ; bortxakeriazko ; 'abuso': gehiegikeria ; bortxakeria ; 'abuso de autoridad': agintezko gehiegikeria , adm.; 'abuso de confianza': uste onarekiko gehiegikeria , adm. // HAEE-IVAP, Administrazioa Euskaraz. Hizkera Argiaren Bidetik 1994: 'abuso de autoridad': agintekeria ; 'abuso de confianza': konfiantza-gehiegikeria .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

erabilera okerra, bidegabea, gehiegizkoa, etab. 2 Zuz. (arlo honetako adiera eta esapideak zehaztu beharko dira).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K202]: "Oso erabilgarria "sexu abusuak" eta esateko" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Zuzenbidearen arloan, erakunde juridiko berezia da eskubide-abusua' (2001-04-25).

 - [E123]: 'beraz, Hiztegi Batuko lantaldeak dioenean, Zuz. Arloko adiera eta esapideak zehaztu beharko direla, eskubide-abusua eman daiteke adibidetzat? Ala azpisarrera behar luke; baina, orduan, non? Eskubide sarreran joan behar luke berez'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'abusu dela eta, eskubide-abusu azpisarrera gisa ematea onartu da eskubide-ren azpian. Zuz. markarekin joango da'.

abuztu
1 iz. Urteko zortzigarren hila. Azken hamarkadetako abuzturik beroenetakoa izan da aurtengoa. % 13 hazi da abuztuan Nafarroako ostatu eta hoteletan izan den bisitari kopurua.
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abuztuaren 12an heldu ziren. Abuztuko hilaren hamabian. Abuztuaren bata asteartea da aurten. Abuztuaren seian etorriko da. Abuztuaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abuztuak 25, asteazkena. Datorren ostegunean, abuztuak 20, izendatuko da epaimahaia.
3 iz. Uzta. Abuztua biltzea. Bost urtetan ez zuten abuztu onik izan.

Aztergaia: abuztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

agorril sinonimoa ere jasotzekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "abuztu, agorrila: forma zaharra berriz hautatzea hobesten dut duda izpirik gabe, forma zaharra eta garrantzitsua delakotz" (1993-02-20)

 - [E208]: Agorril hitza ez al da jatorragoa eta tradizio zaharragokoa?" (1993-01-18)

 - [A104]: ""agorril" jatorragoa ez ote den galdetzen du E208k; horixe bakarrik falta zaigu: azken aldi luze honetan ia zoko guztietan errotu dena aldatzen hastea! Zenbait kasutan badirudi arropa-modarekin bezala jokatu nahi dela hizkuntzarekin: aldarteka! Filologoek jakin beharko lukete, hizkuntzaren erabileran, filologiaz aparte, badirela beste faktore batzuk ere kontuan hartu beharrekoak" (1994-05-18)

 - [I102]: beste norbaitek esaten duenarekin bat nator, horren parean agorril ere ontzat jo beharko litzatekeela, erabileraren hedadura kontutan hartuta batez ere" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: '[aguztu] Malerrekan eta Bortzerrietan behinik behin horrela erabiltzen da. Uste dut komeni dela e. abuztu jarriz sartzea'.

 - [E123]: 'Baina hala idatziko lukete? Ondo pentsatu beharko genuke zenbat euskaldunek idatziko luketen gaur aguztu, forma hori sartu eta gaitzesteko'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

abzesu
iz. Gorputz ehun batean, puska bat hil eta desegin delako, gertatzen den zorne metaketa. Gorputza abzesuz josita zuen.

Aztergaia: abzesu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2001-06-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

abzes bilduma behin ageri da, IE (Mong: "Idiak golardoa duenian hanitz, da lepho guzia hantua; eta baldin senti badiozute abzes bilduma edo materiarik duella, denbora hartan aparanziaz agerian den lekhuan zilhatuko diozue burdin gorri batez...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

abszesu : Euskalterm 3, HiztEn ("infekzio baten garapenak barrunbe batean sortzen duen zornea. Barrunbearen paretak bertako ehun eraldatuz eginda daude'); eta HiruMila, ElhHizt; abszisio : Euskalterm 2, HiztEn ("1. Bi zelularen edo bi zati organikoren arteko geruza fina (askapen-zona) desegitean gertatzen den banaketa. 2. Tresna ebakitzaile baten bidez, gorputz-zati txiki bat erauztea"); eta ElhHizt; abzeso : AB38; abzesu : LurE ("gorputz ehun batean, puska bat hil eta desegin delako, gertatzen den zorne metaketa").

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa da "hiru kontsonantezko multzoa"z emandako araua (ik. Maileg 53) aplikatu behar den kasu honetan; cf. abzisa arautua.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bsz-/-bz-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "-bsz- multzoa bere horretan uztea proposatzen dugu: 'abszisa', 'abszesu', 'abszisio' (egia da UZEIren aspaldiko Matematika Hiztegian 'abzisa' proposatu zela, horrela erabili dela nagusiki eta, gainera, Euskaltzaindiak Hiztegian Batuan grafia hori berretsi duela, baina, funtsean, zein dira araua hausteko arrazoiak?) Hori onartzera, Hiztegi Batuaren lehen itzulian erabaki den 'abzisa' grafia aldatu behar litzateke. 'Abzisa' aldatzea onartzen ez bada, horietan guztietan -bz- utzi behar dela uste dugu (horretara: 'abzesu', 'abzisio'...). Ez dugu uste 'abzisa' eta 'abszesu' onartzea komeni denik" (2001-01-23)

 - [E410T]: Hiru kontsonanteen multzoa. Ingelesak ere gaztelaniak bezala egiten du, -bsc- eta frantsesa da -bc- egiten duena. Zergatik egin frantsesaren bidetik?" (J. Agirre, 2000-11-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'hala dio Maileguetako arauak "hitz mailegatuek jatorriz hiru kontsonantezko multzoa dutenean bere baitan, euskarak ere hiru kontsonanteak gordeko ditu; hala nola, institutu, konstituzio". Baina, Elhuyar-ko iritzi-emaileak dioen bezala, egin dezakegun okerrena, batetik abzisa eta bestetik abszesu litzateke. Lehen arautua aldatu nahi ez badugu, abzesu egitea proposatuko nuke' (2001-03-28).

 - [E210]: 'MAren oharrarekin ados' (2001-04-25).

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'abzesu/abszesu bikotearen aurrean MAren oharrari bidezko iritzi diote euskaltzainek eta abzesu agertuko da zerrendan'.

abzisa
iz. mat. Planoko puntu batek koordenatu bertikaletik duen distantzia. Abzisa eta ordenatua.

Aztergaia: abzisa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehituz: abzisa(-)ardatz .

abzisa ardatz, abzisa-ardatz
iz. mat. Koordenatu-sistema batean, abzisak marrazteko oinarri hartzen den ardatza. Abzisa-ardatzean aldagaiaren balioak eta ordenatu-ardatzean maiztasun absolutuak adierazten dituzten barrez osaturiko grafikoa.

Aztergaia: abzisa ardatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-11-26 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

abzisa-ardatz

accesit
iz. Lehiaketa batean, sarien hurrengo mailako ezagutza. Beka ematearekin batera, epaimahaiak accesitak emateko aukera izango du.

Aztergaia: accesit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. akzesit.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuan , 3000 Hiztegian eta Elhuyar Hiztegian: 'akzesit'. Zergatik hobetsi du lantaldeak 'accesit'? (arrazoiak ematea komeni da). Dena den, guk 'akzesit' proposatzen dugu, mailegu hori landu duten hiztegi eta bestelako argitalpenetan nabari den batasuna aintzat harturik" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "era honetako latinismoak, bere horretan utzi beharko genituzke, gainerako kultur hizkuntza nagusietan bezala".

 - [E109]: "Gogorra egiten zait benetan akzesit idazkera. Hala ere, alemanez Akzessit idazten da. Hori bai, latin jantzia emanez gero, bere horretan: accessit, hots, -ss-, ez -s-" (2001-04).

 - [E123]: "HK-k ere egin du honetaz oharra. Baina latinezko forma uztekotan accessit behar luke haren iritziz. Niri gogortxoa egiten zait bi s-rekin idaztea, baina zuek esan. Uste dut Euskaldunon Egunkaria-koen aukera hobetsiko nukela"; E123: "Hiztegi Batuko lantaldeak mailegu egokitu gabea proposatzeko izan dituen argumentuak gutxietsi gabe, ez dakit ez ote genukeen kontuan hartu beharko Euskaldunon Egunkaria-k eta Entziklopediek mailegu egokituaren aldeko apostua egin dutela: akzesit" (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-04-27): "forma egokituan eman ala ez eztabaidatu da. Azkenean, latinez bezala ematea onartu da: accessit".

Acheul aldi
iz. hist. Behe-Paleolitoko aldia, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena.
Loturak
adabaki
1 iz. Saretua edo zulatua dagoenari josten zaion oihal zatia. Ik. petatxu. Jantzi mehe urratuari, adabaki lodiak josi zizkioten barrengo aldetik. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Zarpail eta zikin jantzia, adabaki bat hemen, adabaki bat han. Adabakiz jositako kanpadenda. Adabaki batzuk konpontzen.
2 iz. Zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duen zerbaiti jartzen zaion zati berria, gehienetan behin-behineko konponketa izaten dena. Jauregi antzeko etxe lasai bat, zaharra, adabakiz betea.
3 iz. Arazo bat nola edo hala konpontzeko erabiltzen den gauza. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Gatazka ez da adabakiekin konponduko. Neurri hori adabaki bat baino ez dela salatu dute sindikatuek.

Aztergaia: adabaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adabakia ipini
1 du ad.-lok. Saretua edo zulatua dagoenari edo zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duenari oihal edo zati berria josi edo erantsi. Hemendik moztu, hortik ebaki, hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Ontziari adabaki bat ipini. || Ehunean egindako urratuei neurriko adabakiak ipinita.
2 du ad.-lok. Arazo bat nola edo hala konpondu. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Arazoari benetako erantzuna eman beharrean, adabakia ipini zitzaion. || Orain arte, adabakiak ipini besterik ez du egin Europak.

Aztergaia: adabakia ipini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa. Jaso adibideren bat pluralean ere, azpiadieran.

adabakia jarri
1 du ad.-lok. Saretua edo zulatua dagoenari edo zatiren bat edo atalen bat hautsia edo hondatua duenari oihal edo zati berria josi edo erantsi. Galtzak belaunetan puskatzen genituenean, adabakia jartzea zen orduko ohitura. || Sareei adabakiak jartzen ari ziren bi emakume.
2 du ad.-lok. Arazo bat nola edo hala konpondu. (Gehienetan gaitzesgarritzat erabiltzen da). Arazo horri adabakia jarri nahian dabiltza orain. || Nekazarien arazoei adabakiak jartzen. Ez gaude hemen iraganeko politikei adabakiak jartzeko.

Aztergaia: adabakia jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa. Jaso adibideren bat pluralean ere, azpiadieran.

adabakitu, adabaki/adabakitu, adabakitzen
du ad. Adabatu.

Aztergaia: adabakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. .

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilia izan denez #mdash#OEHan 7 ager.ditu: adabakitu (Asp Leiz); adobakitu (Echag); arabakindu (Ag Kr: 3); arabakitu (Ag G; Alz Txib)#mdash#, hiztegian aipatu beharrekoa da, irizpideekiko leialtasunez, eta hobestekora bidaliz (erabiliagoa eta arautua den adabatu formara, kasu honetan).

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adabaki(tu), adabakitzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. adabatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): 'egiten den oharra ontzat eman da. Beraz, adabatu forma hobetsira bidaliko da'.

adabatu, adaba, adabatzen
1 du ad. Adabakia ipiniz konpondu. Ik. petatxatu. Soinekoak eta abarkak adabatu. Bere aulkian eseri eta arropa adabatzen zuen. Zaku urratuak adabatzeko betarik ez zuelako. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bere galeoi adabatuari aingurak altxaturik.
2 du ad. Arazo bat nola edo hala konpondu. Egin duen kaltea adabatu behar du. Ez da erraza izango engainua adabatzea.

Aztergaia: adabatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adabatu, adaba, adabatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
adabegi
iz. Enborrari adar bat biltzen zaion tokian eratzen den gune gogorra. Aizkorakada bigatik izan da guztia; adabegia idoro ez bazenu, zeurea zen jokoa.

Aztergaia: adabegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adabegitsu
adj. Adabegi asko dituena. Zuhaitza bakan dagoelako adabegitsuagoa etorriko zaizu.

Aztergaia: adabegitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

erabilera urrikoa, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

adabeso
iz. Zuhaitzaren adar nagusietako bakoitza. Tantai handi bat, hamabi adabeso.

Aztergaia: adabeso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

Er. gabea: ez dirudi horren premia handirik dagoenik, baina ez du kalterik egiten.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-beso.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zuhaitzaren adar nagusietako bakoitza.

adabtar
1 adj. Adabekoa, Adabi dagokiona.
2 iz. Adabeko herritarra.

Aztergaia: adabtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Adab / adabtar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19)

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): adabtar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

adaburu
iz. Zuhaitz baten adar-abarren multzoa. Lertxunaren adaburua. Adaburu biribila. Adaburu itzaltsuaren azpian. Kaleko zumarren adaburu beltzak.

Aztergaia: adaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adaburutu, adaburu/adaburutu, adaburutzen
1 du ad. Zuhaitzez mintzatuz, adar-abarrak kendu. Zuhaitza adaburutzen badute, hostatzen da berriz. Badira oihanak, egur egiteko adaburutzen direnak hamar edo hamabi urtean behin.
2 da ad. Zuhaitzez mintzatuz, adar-abarrez bete.

Aztergaia: adaburutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adaburu(tu), adaburutzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 du ad. zuhaitzari adar-abarrak soildu. 2 da ad. zuhaitza adar-abarrez hornitu.

adagio
1 adb. mus. Mugimendu motelez.
2 iz. mus. Mugimendu moteleko musika-lana edo zatia. Albinoniren adagioa entzun genuen.

Aztergaia: adagio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adagio Mus.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

adaje
iz. Aberearen adarrak. Oreinen adajeak zituzten apaingarritzat. Oso adaje zatarreko idia.

Aztergaia: adaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "hitz-forma hau dialektalismo gipuzkoarra dela uste dut, eta horregatik ezelan ere ez literatur-hizkuntzan onartzekoa. Forma nire ustez adaia behar da. [X] hotsa ez bada batuan onartu, ezin dezakegu alboetatik hots hori duen eratorpen-atzizki bat sartzen ibili. Beraz, zuok proposaturiko -aje guztiak kendu eginen nituzke" (1995-01-10)

adakera
1 iz. Abere baten adarren multzoa. Ik. adaje. Bereziki deigarria da zer adakera handia zuen orduko bisonteak; gaur egungo bisonteek ez dute halakorik.
2 iz. Zuhaitz baten adarren multzoa. Zuhaitz bakoitzaren ezaugarri nabarmenenak azaldu dituzte: adakera, luzera, enborraren diametroa eta abar.

Aztergaia: adakera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adarren multzoak duen izaera.

adaki
iz. Abar moztua, bereziki adaxkak eta hostoak kendu zaizkiona. Adaki bat eskuetan hartuta. Suari adaki batzuk bota.

Aztergaia: adaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adakitu, adaki/adakitu, adakitzen
1 du ad. Adarrei adaxkak eta hostoak kendu. Ik. inausi; kimatu. Bide ertzean zeuden bi harritzarretan eseri ziren, Leandro zigarro bat erretzen eta Estitxu, berriz, adar batzuk adakitzen.
2 du ad. Adar moztuekin egurra egin.

Aztergaia: adakitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

adaki(tu), adakitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 adarrei adaxkak eta hostoak kendu. 2 adar moztuez egurra egin.

adaptatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, adaptatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. egokitu; girotu; moldatu1].

Aztergaia: adaptatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira adaptaketa eta adaptapen (N. Balluerka) bana; adaptatibo 2 (K. Altonaga, Elhuyar); adaptatu 5 (J. Sierra, J. Azurmendi, J. Agirre, A. Azkona); adaptazio 6 (Vill; J. Iturbe, X. Portugal, UZEI, Hemen).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adaptagarri : HiztEn; adaptagarritasun : Euskalterm 1 ('adaptabilidad'); adaptapen : AB38 1; adaptatibo : HiztEn, Euskalterm 1 (eta sozio-adaptatibo); adaptatu : HiztEn ("1. moldatu, moldarazi"; "2. Ekol. Adaptazioa gertatu"), AB38 6, Euskalterm 1; adaptatzaile : AB50 1 ('realizador'), HiztEn, Euskalterm 2 (eta adaptatzaile grafiko); adaptatze : DFrec 1, AB38 1 (eta adaptatze-falta, adaptatze-prozesu); Euskalterm 1 (adaptatze-erantzun 'respuesta adaptativa'); adaptazio : DFrec 1, AB50 4, HiztEn, LurE ("ik. egokitze"), Euskalterm 3 (eta adaptazio-fase, adaptazio-printzipio). // Hustuketan 'adapta-' itzulitako besteak: doitu: AB50 1, egokiera: AB38 3, AB50 2; egokitu: AB38 29, AB50 45; egokitzaile: AB38 1; egokitze: AB38 2, AB50 1; eraketa: AB50 1 (adaptación técnica: teknika-eraketa); moldaera: AB38 3, AB50 2; moldaketa: AB50 2; moldakuntza: AB38 2; moldatu: AB38 9; moldatzaile: AB38 1; taxotu: AB50 1; teatroraketa: AB50 1 ('adaptación al teatro'). // Euskaltermen: aurrindu 1, bertakotu 2, lekukotu 1, moldatu 3; aurrintze (misiozko aurrintze 'acomodación misionera'); egokitzapen 4 (egokitzapen funtzional 'adaptación funcional'; ekonomi egokitzapen 'adaptación económica'; industri egokitzapen 'adaptación industrial'; egokitzapen morfodimentsional 'adaptación morfodimensional'; egokitzapeneko arau 'norma de adaptación'); egokitze 1 (eta egokitze arrazional 'adaptación racional'; egokitze kolektibo 'adaptación colectiva'; moldaera-ikasturte, egokitze-ikasturte 'curso de adaptación'; portaeren egokitze 'adaptación de comportamientos'); moldaera 8 (eta moldaera-ezaugarri, moldaerazko ezaugarri 'caracter adaptativo'; moldaera-ikasturte, egokitze-ikasturte 'curso de adaptación'; moldaera-sindrome 'síndrome de adaptación'; misio-lanerako moldaera 'acomodación misionera'; munduarekiko moldaera 'adaptación al mundo'; moldaera(zko) 'adaptativo'; moldaerazko erradiazio 'radiación adaptativa'; moldaerazko konbergentzia 'convergencia adaptativa'; ez-moldaerazko ezaugarri 'carácter no adaptativo'); moldaketa 2; moldapen (moldapen eszeniko 'adaptación escénica'); moldatze 2 (eta argitara moldatze 'adaptación a la luz'; ilunetara moldatze 'adaptación a la oscuridad'; pertsonalitate(aren) moldatze, nortasun(aren) moldatze 'adaptación de la personalidad'; moldatze-erantzun 'respuesta adaptativa'; zeregin moldatzaile, moldatze-funtzio 'función adaptativa'; moldatze-maila 'nivel de adaptación'; moldatzeko egintza 'acto de adaptación'; moldatzeko gaitasun 'capacidad de adaptación'); egokigarri ('adaptable'); moldagarri ('adaptable'); moldagarritasun 'adaptabilidad'; moldagailu (moldagailu bipolar 'adaptador bipolar'; moldagailu grafiko, adaptatzaile grafiko 1 'adaptador gráfico'); moldatzaile 'adaptativo' (eta zeregin moldatzaile, moldatze-funtzio 'función adaptativa'; bideraketa moldatzaile, bide-erakusketa adaptatzaile 'encaminamiento adaptativo').

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du; gehienetan, ordea, aski dira egokitu , girotu , moldatu , etab. Arloren batean beharrezkoa ote da (cf. Psikol., Ekol.)? Ohar bera dagokie aditzetiko izenei.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Lehen erabiltzen genuen Elhuyarren, baina orain bazterturik dago eta 'egokitu' edo 'moldatu' erabiltzen ditugu, baita arlo teknikoetan ere" (2001-01-23)

 - [E410T]: "eta adaptatze, adaptazio: "Aski dira egokitu/moldatu/girotu, etab.etik sortuak. Arloren batean beharrezkoak ote dira?" UZEIn horrela uste izan dugu aipatutako arlo horietan (Psikologia, Ekologia) eta baita Informatikan ere, nahiz eta moldatu edo beste batzuen bidetik ordain sinonimoak egiten saiatu" (J. Agirre, 2000-11-07)

 - [K202]: "33.131.1 oharrarekin ados" (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'sarrera honen gaineko txostena irakurri ondoren, hauxe proposatuko nuke: * e. egokitu, girotu, moldatu' (2001-03-28).

 - Erabakia: Erabakia (2001-07-20): '* markarekin ematea onartu da. Horregatik, adaptatze eta adaptazio ez dira aipatuko'.

adar
1 iz. Zenbait animaliak kopeta aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza. Akerrak adarrak okerrak ditu. Orein adar-zabala. Errinozeroaren sudur adarra. Adar bihurriak.
2 iz. Adar itxurako gauza. Barraskiloaren adarrak. Ilargiaren adarrak.
3 iz. pl. (Bikotekideen arteko leialtasunik ezaren irudi gisa). Ik. adarrak jarri. Senar-emazteak ez dira lehen bezalakoak, adarrak ez dira inolako drama. Horrek eman dit benetan mina, jendaurrean adarrak jantzita ibili eta neu enteratu ez izanak.
4 iz. Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. Adarretara igo. Erroak utzirik adarrei lotzea. Katagorriak adarrez adar dabiltza. || Mandoa arte handi baten adarpean sartu zen.
5 iz. Oheburuaren, aulkiaren bizkarraldearen edo kideko zerbaiten muturra. Ik. ohe adar. Hantxe zeukan sotana, aulkiaren adarrean.
6 iz. Adar hustu eta zulatua, musika-tresna bezala erabiltzen dena. Adar hotsa entzunda.
7 iz. Adar hustua, ontzi bezala erabiltzen dena. Bete ezazu adarra olioz.
8 iz. Sirena (tresna eta hotsa). Adarrak jotzen zuenean irteten ziren langileak lantegitik. Badira bi egun adarrik entzun ez dugula; gauzak baretzen ari dira hor kanpoan.
9 iz. Zerbait zatitzen den alderdietako bakoitza. Ibai horrek sarde egiten du, eta haren bi adarren artean bada zelai bat ederra eta guztiz aberatsa. Ez dakit bide adarrik onena hautatu ote zen. Erakundearen bi adarrak.
10 iz. Giza jardunez mintzatuz, alorra. Soziolinguistikaren adarra. Adar guztietako jakintsuak.
11 iz. Zapatak janzten laguntzeko tresna. Jantzi nahi zenituzke zapatak?, tori adarra.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Idia adarretik eta gizona hitzetik.

Aztergaia: adar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

adar, ada-

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehituz: adar-zulo ; eta adib. gisa: adar-oker.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adib., 1. animalien hezur-luzakina ("akerrak adarrak okerrak ditu"); 2. zuhaitzen enborretik ateratzen den besoa ("pagoaren adarrak moztu"); 3. musika-tresna ("adar-hotsa entzunda"); 4. hed. bidearen, zientzien, etab.en zatia (???)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "adierak" (1993-02)

 - [I102]: "hitz honek badu 5. zentzu bat, Bilboko erdaran oraino ere, eta euskaratik mailegatua, entzun daitekeena: sirena. "Lantegiko adarrak 12etan jotzen du egunero"" (1995-01-10)

 - [K204]: "eta adarburu: taula batetan "un noeud"; calzador. Bada ere "ortzadar", "deiadar"" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Hitz honek, gutxienez beste bi adiera hauek izan beharko lituzke: 5. aulkiaren bizkarraldea edo ohearen atzeko aldea. 6. zapatak janzten laguntzeko tresna, gaur eskuarki metalezkoa. Biak Orotarikoan ageri dira'.

 - [E123]: 'biak jaso daitezke. Nolanahi ere, askoz hobeto dokumentaturik dago OEHn 5. adiera, 6.a baino; azken honetan, hiztegietako aipamena bakarrik ageri da. Baina egokia izan daiteke, batez ere 'calzador' esateko besterik ez badugu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'aipatutako bi adiera berri horiek ere erantsiko zaizkio adar sarrerari'.

adar zulo, adar-zulo
iz. Uztarrietan, idiaren edo behiaren adarrak lotzeko zatia.
adarbakar1
iz. Adar bakarreko animalia mitologikoa. Printzesaren eta adarbakarraren elezaharra.

Aztergaia: adarbakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adarbakar (eta adar-bakar 1) 5: JMB ELG 4 ("Leiza-artzaren eta rinokeros edo adarbakarraren ezur batzuek zeuzkan bere inguruan", "rhinokeros edo adarbakar", "Beste batzuek ez: rangifer, illedun elephas eta illedun adarbakarrak egurasti otza gura dute", "Rinoceros tichorbinus #mdash# adarbakarra), Berron Kijote ("onoko au irudituko zitzaion: bidezko izango dala, nik ere deituraren bat artzea leengo zaldunek oi zuten bezela: "Suzko Ezpata"rena bata, "Adar-bakarra" bestea" #mdash# cuál se llamaba el de la Ardiente Espada, cuál el del Unicornio) // Ik. OEH argitaratuan, beti ap. AA jasotako adar bakoitz izond. 2 eta adarbakoitz iz. 4: "Ekusten du nola dar[rai]kion aberetzar izugarri bat adar bakoitza. Bereala asi zan lasterka alegin guziaz, baña adar bakoitza zerraikion"; "Zer aditzera ematen du adarbakoitzak? Eriotza, iltzea alabaña beñ bakarrik egiten dan gauza da, eta orregatik adarbakoitzaren izenez aditzen da eriotza", "Usatu zion bein gizon bidez zijoan bati Unikornio edo Adarbakoitza deritzan animalia aserre batek", "Bidez dijoan gizona da jaio dan gizon ta emakumea. Adarbakoitza edo unikornia da, gure sortzetik asi ta beti orpoz orpo darraikigun eriotza").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adarbakar (eta adar-bakar 1) 9: JMB LEG ("mamut haundia eta adarbakar iletsuak zebiltzan hemen"), Millox ("Holako oihan baserik ez zuen pentsatzen ere izaiten ahal zitakela, abere handi eta bazuetan gaixtoz beteak: adar-bakar, lehoin, lehoin-nabar, suge..."), M. Lopez 7 (adib., "Zu bezalako morroi luze argal batena? #mdash#esan zuen adarbakarrak erdeinari", "Katua bezain arin, adarbakarrak buelta eman, eta bikote pisutsuaren atzetik hasi zen", "Beste aldeko sasi artean ezkutaturik, lehoia eta adarbakarra adi zeuden"); ez dugu adarbakoitz formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adarbakar : AB38 1 (unicornio), HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (unirrámeo); adarbakoitz : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (unicornio) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Vulgata-ko unicornis itzuliz, adarbakoitz (eta adarbakotx): Ur (ik. in BOEg: Sal 21,22; 28,6; 77,69; 92,11; Is 34,7); likorna : Dv (pasarte beretan) #mdash# Beste itzulpenetan: bufalo: BiblE; basidi (eta basaidi, baso-idi), IrakDo (eta basaidisko), Ker (eta basa-idikume), Ir HNL (basidikume), Or (MB 317), Ol (eta basidikume).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

adarbakar : EuskHizt, HiruMila (1 rinoceronte, unicornio: Rhinoceros unicornis; 2 rama que se deja sin cortar al podar un árbol, a fin de que suba la savia y no se pudra el tronco; 3 de un solo cuerno), ElhHizt (1 de un solo cuerno; 2 unicornio; 3 h. errinozero: rinoceronte), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (unicorne / unicornio), XarHizt (unicorne), DRA (adar-bakar: 1 rinoceronte; 2 de un solo cuerno; 3 rama que se deja sin cortar al podar un árbol, a fin de que suba la savia y no se pudra el tronco), PMuj DVC (adar-bakar: 1 mogón; 2 unicornio, rinoceronte); adarbakoitz : EuskHizt, HiruMila (1 rinoceronte; 2 unicornio; 3 de un solo cuerno), ElhHizt (1 de un solo cuerno; 2 unicornio; 3 h. errinozero: rinoceronte), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (unicorne / unicornio), Casve EF (adarbakoitx: amputé d'une corne), Lh DBF (adarbakhoitz: amputé d'une corne), DRA (1 unicornio; 2 muerte; eta adar-bakhoitz: corniquebrado), PMuj DVC (adar-bakoitz: narval: cetáceo) // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. adar bakarra duena. 2 iz. errinozeroa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'adarbakar / adarbakoitz: lehen hitzerako norbaitek proposatu duen 'errinozero' adiera hori erabat zaharkitua da eta espainierazko behialako unicornio nahasgarriari dagokio, animalia mitiko horren inkonografian (frantsesez licorne deitua) zaldi adardunik inon aurkitzen ez zenez gero, inoiz errinozeroak irudikatzen zirelako, edo narbal derizon zetazeoaren adarra bera. Gaur egun, gainera, bizirik dirauten errinozero gehienak afrikarrak dira, hots, adar bikoak. Halere, alegiazko animalia izendatzeko gaurko euskaldun gehienek hobeki ulertuko lukete adabakar adarbakoitz baino. Hortaz, proposamen hau egingo nuke: adarbakar 1 izond 'adar bakarra duena' 2. alegiazko animalia, unikornioa. adarbakoitz e. adabakar. Edonola ere, gogoan izan unikornio hitza ere sartu beharko genukeela'.

 - [E210]: '2. adieraren arabera, hitz hori errinozeroaren sinonimoa da eta, kasu horretan, komeni da latinezko esamoldea jasotzea (rhinóceros)'.

 - [E123]: 'OEHko datuak jasota, adarbakar 'errinozero' adieran Barandiaranek erabili zuen. Horretaz gain, Eskolarako Hiztegi Entziklopedikoak ere badakar, baita Hiztegi Entziklopedikoak ere, baina errizonero-ri lehentasuna emanaz. Adarbakoitz 'monocerote, pescado con un cuerno que se parece a un unicornio' eta 'abada o rhinoceronte' Larramendik; eta 'unicornio' adieraz, berriz, Larramendik, Añibarrok, eta Agirre Asteasukoak. Horiek horrela, ez dakit ez niokeen lehentasuna emango adarbakoitz-i 'unicornio' adieran, nahiz gero bere lekuan unikornio ere sartu (hori aztertuko da bere garaian). Dena den, txostena eskatuko diot Jose Antonio Adurizi nola dabiltzan kontuak EEBSen. Bestalde, hiztegi guztiek jaso dute adarbakoitz 'unicornio' adieran'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'Ontzat eman da [E208ren] oharra, eztabaidaren ondoren. Beraz, sarrera hori honela geratuko da: 1. izond. 'adar bakarra duena'. 2. iz. 'adar bakarreko animalia mitologikoa''.

adarbakar2, adar-bakar
adj. Adar bakarra duena. Ik. adarbakoitz2. Abere adarbakarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: adarbakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

adarbakar (eta adar-bakar 1) 5: JMB ELG 4 ("Leiza-artzaren eta rinokeros edo adarbakarraren ezur batzuek zeuzkan bere inguruan", "rhinokeros edo adarbakar", "Beste batzuek ez: rangifer, illedun elephas eta illedun adarbakarrak egurasti otza gura dute", "Rinoceros tichorbinus #mdash# adarbakarra), Berron Kijote ("onoko au irudituko zitzaion: bidezko izango dala, nik ere deituraren bat artzea leengo zaldunek oi zuten bezela: "Suzko Ezpata"rena bata, "Adar-bakarra" bestea" #mdash# cuál se llamaba el de la Ardiente Espada, cuál el del Unicornio) // Ik. OEH argitaratuan, beti ap. AA jasotako adar bakoitz izond. 2 eta adarbakoitz iz. 4: "Ekusten du nola dar[rai]kion aberetzar izugarri bat adar bakoitza. Bereala asi zan lasterka alegin guziaz, baña adar bakoitza zerraikion"; "Zer aditzera ematen du adarbakoitzak? Eriotza, iltzea alabaña beñ bakarrik egiten dan gauza da, eta orregatik adarbakoitzaren izenez aditzen da eriotza", "Usatu zion bein gizon bidez zijoan bati Unikornio edo Adarbakoitza deritzan animalia aserre batek", "Bidez dijoan gizona da jaio dan gizon ta emakumea. Adarbakoitza edo unikornia da, gure sortzetik asi ta beti orpoz orpo darraikigun eriotza").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

adarbakar (eta adar-bakar 1) 9: JMB LEG ("mamut haundia eta adarbakar iletsuak zebiltzan hemen"), Millox ("Holako oihan baserik ez zuen pentsatzen ere izaiten ahal zitakela, abere handi eta bazuetan gaixtoz beteak: adar-bakar, lehoin, lehoin-nabar, suge..."), M. Lopez 7 (adib., "Zu bezalako morroi luze argal batena? #mdash#esan zuen adarbakarrak erdeinari", "Katua bezain arin, adarbakarrak buelta eman, eta bikote pisutsuaren atzetik hasi zen", "Beste aldeko sasi artean ezkutaturik, lehoia eta adarbakarra adi zeuden"); ez dugu adarbakoitz formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

adarbakar : AB38 1 (unicornio), HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (unirrámeo); adarbakoitz : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (unicornio) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Vulgata-ko unicornis itzuliz, adarbakoitz (eta adarbakotx): Ur (ik. in BOEg: Sal 21,22; 28,6; 77,69; 92,11; Is 34,7); likorna : Dv (pasarte beretan) #mdash# Beste itzulpenetan: bufalo: BiblE; basidi (eta basaidi, baso-idi), IrakDo (eta basaidisko), Ker (eta basa-idikume), Ir HNL (basidikume), Or (MB 317), Ol (eta basidikume).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

adarbakar : EuskHizt, HiruMila (1 rinoceronte, unicornio: Rhinoceros unicornis; 2 rama que se deja sin cortar al podar un árbol, a fin de que suba la savia y no se pudra el tronco; 3 de un solo cuerno), ElhHizt (1 de un solo cuerno; 2 unicornio; 3 h. errinozero: rinoceronte), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (unicorne / unicornio), XarHizt (unicorne), DRA (adar-bakar: 1 rinoceronte; 2 de un solo cuerno; 3 rama que se deja sin cortar al podar un árbol, a fin de que suba la savia y no se pudra el tronco), PMuj DVC (adar-bakar: 1 mogón; 2 unicornio, rinoceronte); adarbakoitz : EuskHizt, HiruMila (1 rinoceronte; 2 unicornio; 3 de un solo cuerno), ElhHizt (1 de un solo cuerno; 2 unicornio; 3 h. errinozero: rinoceronte), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE (unicorne / unicornio), Casve EF (adarbakoitx: amputé d'une corne), Lh DBF (adarbakhoitz: amputé d'une corne), DRA (1 unicornio; 2 muerte; eta adar-bakhoitz: corniquebrado), PMuj DVC (adar-bakoitz: narval: cetáceo) // Ez ditugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. adar bakarra duena. 2 iz. errinozeroa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'adarbakar / adarbakoitz: lehen hitzerako norbaitek proposatu duen 'errinozero' adiera hori erabat zaharkitua da eta espainierazko behialako unicornio nahasgarriari dagokio, animalia mitiko horren inkonografian (frantsesez licorne deitua) zaldi adardunik inon aurkitzen ez zenez gero, inoiz errinozeroak irudikatzen zirelako, edo narbal derizon zetazeoaren adarra bera. Gaur egun, gainera, bizirik dirauten errinozero gehienak afrikarrak dira, hots, adar bikoak. Halere, alegiazko animalia izendatzeko gaurko euskaldun gehienek hobeki ulertuko lukete adabakar adarbakoitz baino. Hortaz, proposamen hau egingo nuke: adarbakar 1 izond 'adar bakarra duena' 2. alegiazko animalia, unikornioa. adarbakoitz e. adabakar. Edonola ere, gogoan izan unikornio hitza ere sartu beharko genukeela'.

 - [E210]: '2. adieraren arabera, hitz hori errinozeroaren sinonimoa da eta, kasu horretan, komeni da latinezko esamoldea jasotzea (rhinóceros)'.

 - [E123]: 'OEHko datuak jasota, adarbakar 'errinozero' adieran Barandiaranek erabili zuen. Horretaz gain, Eskolarako Hiztegi Entziklopedikoak ere badakar, baita Hiztegi Entziklopedikoak ere, baina errizonero-ri lehentasuna emanaz. Adarbakoitz 'monocerote, pescado con un cuerno que se parece a un unicornio' eta 'abada o rhinoceronte' Larramendik; eta 'unicornio' adieraz, berriz, Larramendik, Añibarrok, eta Agirre Asteasukoak. Horiek horrela, ez dakit ez niokeen lehentasuna emango adarbakoitz-i 'unicornio' adieran, nahiz gero bere lekuan unikornio ere sartu (hori aztertuko da bere garaian). Dena den, txostena eskatuko diot Jose Antonio Adurizi nola dabiltzan kontuak EEBSen. Bestalde, hiztegi guztiek jaso dute adarbakoitz 'unicornio' adieran'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'Ontzat eman da [E208ren] oharra, eztabaidaren ondoren. Beraz, sarrera hori honela geratuko da: 1. izond. 'adar bakarra duena'. 2. iz. 'adar bakarreko animalia mitologikoa''.

adarbakoitz1
iz. Adarbakarra (animalia mitologikoa). Hemen inguruan adarbakoitz bat dabil, baten batek larri zauritua.

Aztergaia: adarbakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bakoitz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

unikornioa, alegiazko animalia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Koska bat dugu hemen: bakoitz, egungo euskaran, bereizkuntzak bereizkuntza, ez dela gehiago "bakar" ("Jainkoaren seme bakoitz", eta abar). Horregatik komeniko litzateke kentzea edota marka bat ipintzea, Zah. edo' (2001-04).

 - [E123]: 'XKren oharra ikusita, han eman dut OEHko datuen berri. Eta, esan bezala, eskatu diot JAAi txostena'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): ''adarbakarra' adiera emango da, besterik gabe'.

adarbakoitz2, adar-bakoitz
adj. Adarbakarra, adar bakarra duena. Ikusten du nola darraikion aberetzar izugarri bat, adarbakoitza.
Azpisarrerak

Aztergaia: adarbakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bakoitz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

unikornioa, alegiazko animalia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Koska bat dugu hemen: bakoitz, egungo euskaran, bereizkuntzak bereizkuntza, ez dela gehiago "bakar" ("Jainkoaren seme bakoitz", eta abar). Horregatik komeniko litzateke kentzea edota marka bat ipintzea, Zah. edo' (2001-04).

 - [E123]: 'XKren oharra ikusita, han eman dut OEHko datuen berri. Eta, esan bezala, eskatu diot JAAi txostena'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): ''adarbakarra' adiera emango da, besterik gabe'.

adardun
1 adj. Animaliez mintzatuz, adarrak dituena. Abere adarduna.
2 adj. Adar itxurako zerbait duena. Deabrua bezala adarduna. Badaiteke gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inolaz ere ez adarmotz, berez, jaiotzez, adargabea delako. Ez duzu ikusiko han ohe jaso eta adardunik.

Esaera zaharrak

Ardi adarduna eta behi sabelduna.

Aztergaia: adardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
adareta
iz. Ipar. Golde mota, Euskal Herrian XIX. mendearen erdialdean erabiltzen zirenen artean hoberena. Adaretak sakon iraultzen du, paregabea da zelaietarako.

Aztergaia: adareta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adareta (golde-mota)

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'golde-mota'

adargabe
adj. Adarrik ez duena. Arbola adargabe baten ondoan. Badaiteke gizona adardun izatea, zorigaiztoak jo badu, baina inolaz ere ez adarmotz, berez, jaiotzez, adargabea delako.

Aztergaia: adargabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adargabe izond.

adarjotzaile
adj./iz. Adarra jotzea eta txantxetan aritzea atsegin duena. Ik. harpa jotzaile 2. Pernando Plaentxiatarra, bihotz oneko adarjotzaile bat besterik ez da.

Aztergaia: adarjotzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

adarjotzaile : HLEH, HiztEn, LurE / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

fosildutzat emanik, loturik idaztekoa.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jotzaile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

adarjotze
iz. Adarra jotzea. Barrezka jarraitu genuen txantxa eta adarjotze artean.

Aztergaia: adarjotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: adar-jotze.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

adarjotze: HLEH, HiztEn, LurE / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jotze.

adarka
adb. Animaliez mintzatuz, adarrez joka. Idiren batek inor adarka hiltzen badu.
Azpisarrerak

Aztergaia: adarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adarka adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehituz: adarka egin .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
adarka egin
ad.-lok. Adarkatu. Behi zuri honek adarka egiten du.

Aztergaia: adarka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adarkatu.

Orrialde guztiak:
 

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper