(...)
Oraingo Senda del Paso da, euskarazko Pausubidea bera (ikus sarrera hau). Butzuandia edo Butzuandieta-ra ere bide honetatik joaten zen (ikus sarrera hauek).
(...)
(...)
Pausua El Paso erdaldunaren ordain euskalduna da. Behin bakarrik ediren dugu, diptongoaren ordez -a- bokal hutsa duela, beharbada erdararen eraginez.
Aztergai dugun honekin batera Pausubidea erabat euskalduna ere azaltzen da (ikus sarrera hau).
(...)
(...)
Aurrerago Camino de Balatua izena hartzen duen bidea da. Fuente de Las Tercianas-en ondoko pausura doalako deitzen bide zaio honela, eta euskarazko Pausubidea-ren ordain erdalduna dela zalantzarik ez dago (ikus Camino llamado Pausua, Pausubidea eta Pausuamaia sarrerak).
(...)
(...)
Magdalena sarreran ikusi ditugun El Paso de la Magdalena direlakoetako bat dugu hau, hain zuzen Camino de Balatua eta Río oscuro-ren elkargunean dagoena. Gaurregun El Paso esaten bazaio ere bertan bada xubingo bat.
Gaurko El Paso aipatu xubingo horretatik El Pozo de las Adobas-aino luzatzen da, Río oscuro-ren albotik, Los Zugarres edo Zugarketa-ren paretik. Euskaraz Pausua esaten zitzaion pasagune honi.
(...)
(...)
Aurreko bera izan bazitekeen ere, hau beste pausu bat dela uste dugu, aurreko horretatik gertu samar zegoena. Izan ere, eta ikusi dugun moduan, Amaia hilerriaren ondoko alderdia da, eta Pausuamaia dermio honetako pausua izan zitekeen, alegia, gaurko Puente del Cementerio aldean zegokeena, erdarazko Paso de Amaia bera.
Toponimo honen osagaien ordena oso bitxia da, geure hizkuntzan *Amai(a)pausua espero baigenuen, lehenik zehaztua eta gero zehaztailea, alegia (cf., halere, San Martin Unxeko Bide- elementua duten toponimoak [Euskararen mugak atalean.] edo Iruñe ondoko Mendillorri < Mendielorri). Honen arrazoia Paso de Amaia erdaldunaren eraginean bilatu behar dela dirudi.
Edozein modutan, pausua errekan zegoen, lihatze baten (edo batzuren) alboan.
(...)
amaia (barranco de), (canto del río de), (paso de) -
(1994)
OV.11, 486-687
(...)
Izen honen etimologia zein izan daitekeen ez dakigu, baina ez dugu uste mendebaldeko amaitu (< hamabi + tu [FHV, 496 eta 539 . orr.]) 'bukatu' aditzarekin zerikusirik duenik. Lehen aldiz 1584ean ediren dugu.
Urrotz eta Lizoain herrietan azaltzen den beste Amaia ere, Leatxekoa bezala, ubide baten ertzean zegoen.
Egungo Lamaia [lamáya]-k herri ondoko, El Calvario eta Cuesta de la Magdalena-ren arteko, alderdi bat ematen du aditzera. Barranco edo Río de Amaia [Amaia-tik Río oscuro-ra jaisten den errekasto txiki bat ere bada, baina dokumentazioko río-k Barranco de Amaia edo Río de Amaia gaurko Río oscuro bera dela pentsa erazten digu.] Puente del Calvario-koa da, hots, Río oscuro bera.
Canto del Río de Amaia hilerri ondoan dagoen gainttoa zatekeen, adierazi nahi zena urbazterra bera ez bazen behinik behin.
Paso de Amaia gaur zubia dagoen tokian egon zitekeen, baina Los Zugarres-en aldameneko El Paso ere izan zitekeen.
Egungo forma 1849an azaltzen da aurreneko aldiz.
(...)
El Paso, La Senda del Paso, Paso de Amaia, Camino del Paso, Camino llamado Pausua, Senda del Paso, El Camino del Río (español)
UTM:
Coordenadas:
Cartografía:
NAN.PR.OIB - Oibarko protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.OIB
Autor:
Título: Oibarko protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
NAN.PR.ELO - Eloko protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.ELO
Autor:
Título: Eloko protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas: Gazt. Protocolos de Monreal.
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.