1 emaitza errezetatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-07-22 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): errezetatu 57: Elhuyar 10 (Emaitzak zalaparta eragin zuen; izan ere, erantzun zutenetatik, gutxi gorabehera erdiek plazeboak errezetatzen zituztela aitortu zuten), Consumer 3 (adib.: Kalkulatuta dago 4.000 mediku inguruk errezetatzen dutela Espainian eta aseguru pribatu batzuk ere beren prestazioen artean homeopatia sartzea pentsatzen ari dira), Berria 22 (adib.: Eta ardoa hain ona baldin bada, agian, laster medikutara joaten garenean errezetatu ere egingo digu), EiTB 11 (adib.: "Profesionalen eta gizartearen aldarrikapenari erantzuten dio", azaldu dute; horrela, lehen mailako arreta zerbitzuetan "neurri zehatza errezetatu" ahal izango dute, beste herri batzuetako ospitaletan egiten den bezala), Argia 11 (adib.: larruazaleko gaixotasunak artatzeko errezetatzen direnak).
EPG: errezetatu 24: Berria 12 (adib.: Estatu Batuetan, depresioaren kontrako botika bakarra errezetatu dezakete pediatrek: prozaca), Joan Mari Irigoien 4 (adib.: nik errezetatu nizkion pilulak agortu aurretik?), Iban Zaldua (noizean behin aholku edo galdera zorrotzen bat botatzen dute, eta errezetatzen dituzten pilulen aldekoak zein kontrakoak kontu handiz azaltzen dituzte), Patxi Iturritegi (Jarrai zezala bolada batean errezetatutako kapsulak hartzen), Josu Landa (Arroz ura edan behar duzu batez ere - beste paper bat zirriborratu zion Mentxuk -, esan nizun Margarenean edozenbat arroz aurki dezakezula estraperloan, esaiozu gaixotasunagatik dela eta nik errezetatutakoa), Juan Garzia 2 (adib.: idatzi gabeko errezetatxoen, organismo horrekiko lanaren inguruko folklorearen ezaupideak ematen duen intimitate gisako horri uko egin beharra), Markos Zapiain (Zein zekenak izaten diren pilulak errezetatzeko orduan, zelako harropuzkeriaz darabilten beren agintea! Autodeterminaziotik aldentzen duen guztia da txarra), Iñaki Heras (Zergatik ixten dute orain beren fundamentalismoaren liburua, eta zergatik jartzen dira orain ekonomian esku-hartzera, arazoari merkatu gehiago ezartzearen irtenbidea errezetatu beharrean?), Unai Iturriaga (Arrebari errezetatu nion argaltzeko).
BerriaEL2013: -.
es recetar, prescribir / fr prescrire: Elhuyar: errezetatu, agindu (medikuak); eman / Nolaerran: manatu, agindu (zab.) / Zehazki: (un médico) agindu / Labayru: -(r)i agindu | errezetatu; eman / Adorez5000: agindu, errezetatu.
cf errezeta 1 iz.: medikuaren errezeta. 2 iz.: sukaldaritza-errezetakarautua.
Adierazle egokia da eta erabilia, baina Heg. markarekin.
errezetatu, errezeta/errezetatu, errezetatzen.
du ad.
Heg.