abian izan
1 da ad.-lok. Norbait edo zerbait mugitzen edo abiatzen hasia izan, mugitzeko edo abiatzeko puntuan izan. Joateko abian da. Trena abian da berriz, eta orain jendea igoarazi behar dugu.
2 da ad.-lok. Proiektuez, lanez edo kidekoez mintzatuz, gauzatzen hasirik izan, gauzatzen ari izan. Ik. martxan izan. Bakea lortzeko elkarrizketak abian dira. Koldo Mitxelena ikerketa-bekaren XII. edizioa abian da.