Euskararen Gramatika

4.3.7. -te


4.3.7. -te

Izen konkretu bizigabeei eransten zaie -te, eguratsarekin loturiko zerbait adierazten duten izenei; eta ‘fenomeno horrek irauten duen aldia, tartea’ adiera gehitzen dio atzizkiak oinarriari: ekaizte, elurte, eurite, haizete, izozte, lehorte… Nolabait esateko, gertakariren bat adierazten duten izenek ere har dezakete -te; gertakari horrek irauten duen aldia, tartea, adierazten dute horrela sorturiko izenek: gaitzete (Baña jaunak kastigatu zuen Faraon, eta bere etxea gaitzete txit handiakin, Uriarte), gerrate, gosete, izurrite… Historiako aldi bat, garai bat, adierazten dute, berriz, antzinate edo frantseste izenek.

Bestalde, ‘kantitate (handi)’ adiera ere antzematen da elurte handi, elurte gaitz motako sintagmetan. Azken batean, adierari dagokionez, -di atzizkiaren pareko jokabidea ikus dezakegu: multzo edo kantitate handia bai, baina, aldi berean, horrek hartzen duen lekua zein denbora. Ez da oso emankorra gertatu, besteak beste, aldi, aro edo garai bigarren osagai duten hitz elkartuak dituelako lehian (§ 7.2.2.2i).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper