Euskara eskuz esku

49. araua. -ari (-lari) atzizkiaz

Gramatika-atalak: Idazkera morfologia
  • -ari eta -lari atzizkien erabilpenari dagokionez, Euskaltzaindiak ondoko banaketa proposatzen du:
    • -a bokalaz bukatzen diren izenekin (adibidez, dantza, gramatika, politika), bereziki bi silabatik gorakoak direnean, -ari atzizkia gehitzen da: dantzari, gramatikari, politikari.

      Salbuespenak dira hizkuntzalari, pentsalari, hitz horiek -lari atzizkia hartzen baitute.

    • -ia bukaerako izenekin (teoria, zientzia…), -lari atzizkia ematen da: teorialari, zientzialari.
  • Bestalde, -le edo -tzaile atzizkiak aditz-oinarriari juntatzea gomendatzen da. Hala nola, hezi, ikertu bezalako aditzek hezitzaile, hezle, ikertzaile izenak sortzen dituzte.

    Salbuespenak dira aditzoinari -lari loturik dutenak: ikerlari, pentsalari...

  • Gerta daiteke aditz beretik bi izen eratorri ezberdin sortzea, hartzen duen atzizkiaren arabera: zuzentzaile/zuzendari, zaintzaile/zaindari, idazle/idazkari...

Idazkera zuzenak

-ari: dantzari, pilotari, fisikari, kritikari, kazetari, musikari

-lari: hizkuntzalari, pentsalari, ekonomialari, zientzialari

-le: hezle, aurkezle, hazle, egile

-tzaile: ikertzaile, hezitzaile, saltzaile

Idazkera okerrak

*hezilari, *ikerle

Euskaltzaindiaren araua
49. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
148. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus