Euskara eskuz esku

194. araua. Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza eta eskultura

Gramatika-atalak: Onomastika
  • Pintura, argazkigintza eta eskulturako sorkarien izenburuen lehen hitza letra larriz hasirik idazten da, baita izenburuaren parte diren izen berezien lehen letra ere, halakorik badago, baina izenburuaren gainerako hitzak letra xehez idazten dira: Askatasuna herriaren gidari, Pertseo Medusaren buruarekin.
  • Izenburu osoa letra etzanez idazten da. Hala, argi zedarrituta gelditzen da haren hedadura: Babelgo dorrea, Azken afaria.
  • Salbuespenak badira.

    1. Historiaurreko eta Antzinaroko eskulturek ez dute izenburu formalik izaten, ez dute izaten egileak emandako izenburua; modu deskribatzailean izendatu ohi dira, eta, askotan, egilea ere ezezaguna izaten da. Horregatik, ez dira letra etzanez idazten: Venus Milokoa.

    2. Pinturak edo eskulturak, batzuetan, oso handiak dira, eta beste monumentu edo eraikin batzuetan txertatuta egoten dira; askotan, iturri apaingarrietan. Orduan, monumentu-izaera hartzen dute; hau da, monumentutzat hartzen dira, eta, horrenbestez, ez dira letra etzanez idazten. Beraz, arkitekturako artelanak balira bezala idazten dira: Askatasunaren estatua (New York).

    3. Egileak emandako berariazko izenik ez duten eskulturak edo pinturak modu informalean izendatzen dira, letra etzana erabili gabe: Buda etzan baten eskultura.

  • Arau honek 191. araua, «Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak», eta 193. araua, «Artelanen izenak. Arkitektura», osatzen ditu.
  • Arauak 120 izenburu ematen ditu euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hona horietarik batzuk.

Euskal izenburua

Frantses izenburua

Askatasuna herriaren gidari

La Liberté guidant le peuple

Alexandroren gudua

La bataille d’Alexandre

Askatasunaren estatua

statue de la Liberté

Azken afaria

La Cène

Azken Judizioa

Le Jugement dernier

Babelgo dorrea

La Tour de Babel

Buruxka-biltzaileak

Des glaneuses / Les glaneuses

Gernika

Guernica

Magoen adorazioa

L’Adoration des mages

Manneken Pis

Manneken Pis

Méduseren baltsa

Le Radeau de la Méduse

Pertseoa Medusaren buruarekin

Persée tenant la tête de Méduse

Venusen jaiotza

La Naissance de Vénus

Venus lotan

Vénus endormie / Vénus de Dresde

Euskaltzaindiaren araua
194. arau osoa ikusi

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus