Euskara eskuz esku

193. araua. Artelanen izenak. Arkitektura

Gramatika-atalak: Onomastika
  • Arau honek munduko arkitekturako artelanak euskaraz izendatzeko irizpideak ematen ditu: monumentuak, eraikinak, eraikin-zatiak, ingeniaritza-eraikuntzak eta, oro har, izaera monumentaleko arkitektura-multzoak eta elementuak.
  • Izenek atal generiko bat izaten dute, izen arrunt bat izan ohi dena (katedrala, antzokia, dorrea, jauregia, zubia, plaza...), eta izen generiko hori bere espezieko gainerakoetatik bereizten duen elementu bat, atal espezifikoa.
  • Atal espezifikoa leku-izen bat (Londres, Florentzia...) izan daiteke, pertsona-izen bat (Eiffel, Done Petri...), erakunde-izen bat (Nazio Batuak, Petronas...) edo izen berezitzat hartzekoa den izendapen bat (Jesusen Bihotza, Familia Santua...).
  • Arauak ehun bat artelanen izen ematen ditu, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Hona horietarik batzuk.

Euskal izena

Frantses izena

Conciergerie

Palais de la Cité / Conciergerie

Done Petri basilika

basilique Saint-Pierre

Eiffel dorrea

tour Eiffel

Elbarrien jauregia

Hôtel des Invalides / les Invalides

Eliseoko jauregia edo Eliseoa

palais de l'Élysée / l'Élysée

Etxe Zuria

Maison Blanche

Familia Santuaren basilika edo Sagrada Família

Sagrada Família

Kapera Sistinoa edo Sistoren kapera

chapelle Sixtine

Londresko dorrea

tour de Londres

Midiko kanala

canal du Midi

Nazio Batuen egoitza

siège des Nations unies

Parisko Notre-Dame katedrala

cathédrale Notre-Dame de Paris

Sacré-Cœur basilika edo Montmartreko Jesusen Bihotzaren basilika

basilique du Sacré-Cœur de Montmartre

Saint-Denis basilika

basilique Saint-Denis

Saint-Michelgo abadia

abbaye du Mont-Saint-Michel

Santa Sofia

Sainte-Sophie

Txinako Harresi Handia

Grande Muraille de Chine

Versaillesko jauregia

château de Versailles

191. araua Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak kontsulta daiteke ere.

Euskaltzaindiaren araua
193. arau osoa ikusi

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus