Euskara eskuz esku

183. araua. Adierazpen izendatzaileen deklinabidea

Gramatika-atalak: Onomastika morfologia
  • Adierazpen izendatzaileak deitzen dira enpresa eta erakundeen izenak, markak, gertaera historikoak eta artelanen izenak.
  • Mota ezberdinetako izenak izan daitezke:
    • Hitz bakarrekoak: Euskaltzaindia
    • Hitz bat baino gehiagokoak: Herri Urrats
    • Pluralekoak: Mugarik Gabeko Medikuak
    • Erdarazkoak: Peugeot, Coca-Cola
  • Adierazpen izendatzaileak, oro har, gainerako izen bereziak bezala deklinatzen dira.
    • Kontsonantez bukatzen bada, arteko e bat sartu behar da (e epentetikoa): Herri Urratseko

      e, i, o edo u bokalaz bukatzen bada, leku-izenak bezala deklinatzen dira: Ibaialdeko, Ikas-Biko, Uda Lekuko

    • a bokalaz bukatzen diren izenak, bi motatakoak dira:

      - batzuek a berezkoa dute; adibidez, Seaska, Enbata (aldizkaria): Seaskatik, Enbatako

      - beste batzuek -a determinatzailea dute; adibidez, Euskaltzaindia, Euskal Elkargoa: Euskaltzainditik, Euskal Elkargoko.

  • Iparraldean, gerta daiteke adierazle izendatzaileak frantses izen batzuk izatea: Aviron Bayonnais (errugbi-taldea), Dassault (hegazkin-egilea).

    Horrelakoetan, idazkeraren sistema kontuan hartzen da. Ondorioz, izena kontsonante batekin bukatzen baita, -e- epentetikoa ezarri behar da:
    Aviron Bayonnais(-)ek irabazi du, Aviron Bayonnais(-)eko taldea
    Dassault(-)en lan egiten du, Dassault(-)eko sindikatua

Euskaltzaindiaren araua
183. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
872. fitxa, 873. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus