Euskara eskuz esku

18. araua. Ordinalen eta banatzaileen idazkera

Gramatika-atalak: Idazkera
  • Arau honek zenbaki ordinalen eta banatzaileen idazkera azaltzen du.
  • Ordinalak:
    • Zenbaki ordinalak lortzeko, zenbaki kardinalei, letraz idazten direlarik, -garren atzizkia eransten zaie: laugarren, seigarren.
    • Aparteko kasua bat zenbakiarekin agertzen zaigu, ez baitu beste zenbakien logika segitzen. Hain zuzen, soilik delarik, lehen bihurtzen da; aldiz, beste zenbaki bat osatzen duelarik, batgarren erabiliko da eta ez lehen, *hogeita lehen.
    • Bestalde, bost zenbakiaren kasuan, bosgarren idatziko da eta ez *bostgarren. Printzipio berari jarraikiz, Iparraldean erabiltzen den bortz formak borzgarren emanen du.
    • Beste posibilitate bat -garren atzizkiaren ordez, puntu bat erabiltzea da, bai erromatar zenbakiekin bai arabiar zenbakiekin. Orduan, hogeigarren mendea idatzi ordez, beste molde bat ondokoa izan daiteke: XX. mendea. Berdin, bigarren etxea idatz daiteke honela: 2. etxea.
    • Galderetan, zenbatgarren erabiliko da.

Zenbakia

Ordinalaren bi idazkerak

letretan

zifretan

1

lehen

1.

2

bigarren

2.

3

hirugarren

3.

5

bosgarren

5.

21

hogeita batgarren

21.

22

hogeita bigarren

22.

23

hogeita hirugarren

23.

25

hogeita bosgarren

25.

  • Banatzaileak:
    • Banatzaileak sortzen dira zenbaki ordinalei -na atzizkia juntatuz: bana, bina, hiruna, hamarna
    • Euskaltzaindiak, zenbakia bokalez bukatzen denean, Iparraldeko tradizioko -ra erabilera ere onartzen du: bira (baina hiruna, launa), bosra, seira, zazpira, zortzira, bederatzira, etab.
    • Iparraldean erabilia den forma bat bedera da (edo bedera), banaren baliokidea dena: Bakoitzari ogi bedera eman diote.

Idazkera zuzenak

bosgarren edo borzgarren

bedera, bina edo bira, hiruna, launa, bosna edo bosra, seina edo seira, eta abar.

Idazkera okerrak

*hogeita lehen, *bostgarren, *bortzgarren

*batna, *bostna

*hirura, *laura, *bostra

Euskaltzaindiaren araua
18. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
1404. fitxa, 1410. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus