Euskara eskuz esku

178. araua. Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa

Gramatika-atalak: Onomastika
  • Arau honek kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak ematen ditu. Herritar-izen edo jatorri-adjektibo konposatua erraten zaio bi izenez (edo adjektiboz) osatzen den izen edo adjektiboari: afro-amerikar.
  • Herritar-izenak sortzen dira gehienetan leku-izenetik abiatuz eta -(t)ar/-(d)ar atzizkia erabiliz. Halere, salbuespen batzuk badira. Hala nola, katalan idazten da, eta ez *katalandar.
  • Herritar-izenaren lehen letra xehez idazten da: mauletar, italiar, belgikar... Alta, Kongo Belgikarra idazten da.
  • Herritar-izen edo jatorri-adjektibo konposatuen kasuan, marratxoa ematen da. Hona adibide batzuk:

Lekua edo etnia

Forma jasoa

Afrika

afro-

Alemania

germano-

Frantzia

franko-

Grezia

greko-

Hispania / Espainia

hispano-

Ingalaterra

anglo-

Portugal

luso-

Txina

sino-

  • Leku-izen konposatu batetik eratorria delarik, loturik idazten da. Adibidez, Hispanoamerika, Latinoamerika, Eurasia eta Indoeuropa leku-izenetatik, hispanoamerikar, latinoamerikar, eurasiar, indoeuropar eratortzen dira.
  • Leku-izena bi hitzez osatua delarik, herritar-izena hitz bakarrekoa da: Estatu Batuak > estatubatuar, Kaledonia Berria > kaledoniaberritar.

Idazkera zuzenak

katalan, ingeles, aleman edo alemaniar, belgikar, europar, irandar, portugaldar

eurasiar, latinoamerikar, indoeuropar

Idazkera okerrak

*katalandar, *ingalaterratar, *alemandar, *belgiar, *europear, *iranar, *portugalar

*euro-asiar, *latino-amerikar, *indo-europar

Euskaltzaindiaren araua
178. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
764. fitxa, 912. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus