Euskara eskuz esku

175. araua. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I). Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia

Gramatika-atalak: Onomastika
  • Arau honek Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak tratatzen ditu, bereziki Mesopotamiako, Mediako Inperioko, Akemenestar Inperioko eta Lidiakoak (orotara 60 izen). Gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko izenak ere ematen dira.
  • Arau honek, 176. araua, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (II). Antzinateko Egipto», eta 177. araua, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak», osatzen ditu.
  • Mesopotamiako pertsona-izenei dagokienez, lau zibilizazio nagusietako pertsona-izenak dira: Sumer, Akad, Asiria eta Babilonia.
  • Bestalde, Mesopotamiako hizkuntza nagusiek (sumerierak eta akadierak besteak beste) idazkera kuneiformea erabiltzen zuten, erran nahi baita zeinu fonetikoak edo logogramak.
  • Orduan, Mesopotamia eskualdeko pertsona-izenak euskaraz idazteko, bi irizpide baliatzen dira:
    • Izenak aldaera tradizioduna duelarik, tradizio horri segitzen zaio.

      Sargon (tradizioduna) / Šarru-kīn (jasoa)

    • Izena zuzenean idazkera kuneiformetik transkribatua delarik, nazioarteko grafia erabiltzen da euskaraz ere. Adibidez, zeinu diakritikoak sinplifikatzen dira.

      Xu-Sin (sinplifikatua) / Šu-Sin (jasoa)

  • Hona Mesopotamiako, Mediako Inperioko, Akemenestar Inperioko eta Lidiako pertsona-izen batzuk:

Eskualdea

Euskal izena

Frantses izena

EODA

Mesopotamia

Asurbanipal

Assourbanipal

EODA →

Mesopotamia

Nabukodonosor

Nabuchodonosor

EODA →

Mediako Inperioa

Dejozes

Déjocès

EODA →

Mediako Inperioa

Ziaxares

Cyaxare

EODA →

Akemenestar Inperioa

Dario I.a Handia

Darius 1er / Darius le Grand

EODA →

Akemenestar Inperioa

Teispes

Teispès

EODA →

Lidia

Giges

Gygès

EODA →

Lidia

Kreso

Crésus

EODA →

Euskaltzaindiaren araua
175. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
130. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus