Euskara eskuz esku

156. araua. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera)

Gramatika-atalak: Onomastika idazkera
  • Alfabeto zirilikoa, Europaren ekialdeko eslaviar herri batzuek (Bielorrusia, Bulgaria, Errusia, Ukrainia…), eta Sobietar Batasun ohiaren eraginpeko Asiako herri batzuek (Kirgizistan, Mongolia, Tajikistan, Turkmenistan…) erabiltzen dute.
  • Arau honetan, errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgarieraren euskarazko (eta beste hizkuntzetako) transkripzioak ematen dira.
  • Jatorriz alfabeto zirilikoan idatziak diren pertsona-izen batzuk euskarara nola transkribatzen diren ere azaltzen da. Hona adibide batzuk:

Alfabeto zirilikoz idatziak diren pertsona-izen batzuk

Euskarazko transkripzioa

Анто́н Че́хов

Anton Txekhov

Влади́мир Пу́тин

Vladimir Putin

Лев Толсто́й

Lev Tolstoi

Ю́рий Гага́рин

Juri Gagarin

Пётр Чайковский

Piotr Txaikovski

  • Euskaltzaindiak jadanik arautua du hizkuntza horietako leku-izen batzuen euskarazko grafia. Xehetasun gehiago ukaiteko, 154. araua, «Europako eskualde historiko-politiko nagusiak», kontsulta daiteke.
Euskaltzaindiaren araua
156. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
98. fitxa, 1314. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus