Euskara eskuz esku

15. araua. Partitiboaren erabilera okerra

Gramatika-atalak: Sintaxia
  • Partitiboa, -(r)ik atzizkia, erabiltzen delarik, hutsak egin daitezke bi kasutan: lehena da -a artikuluaren gehitzea (*Ez dut lanarik egin), eta bigarrena, aditza pluralean jokatzea (*Ez dituzu lagun onik aurkitu).
  • Bestela erranez, partitiboa erabiltzen delarik, ezezko perpausetan bereziki, izen-sintagma mugagabean izan behar da.

    Ez dut lanik egin.

  • Aditza singularrean egoten da, ez da pluraleko komunztadurarik egiten: Ez dut lagun onik aurkitu.
  • Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 30. araua «Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola» kontsulta daiteke.

Idazkera zuzenak

Ez dut lanik egin (kontsonante baten ondotik: -ik)

Ez dut liburu kariorik erosi (bokal baten ondotik: -rik)

Idazkera okerrak

*Ez dut lanarik egin.

*Ez dut liburu karioarik erosi.

*Ez dituzu lagun onik aurkituko.

Euskaltzaindiaren araua
15. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
1208. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus