Euskara eskuz esku

141. araua. Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera

Gramatika-atalak: Onomastika idazkera
  • Seinaleztatzea elebiduna delarik (euskara-frantsesa edo frantsesa-euskara), zehar-marra erabiltzen da bi herri-izenen bereizteko:

    Baiona / Bayonne, Bidarrai / Bidarray.

  • Bi herrik (edo gehiagok) administrazio-elkarte bat osatzen dutelarik, marratxo bat erabiltzen da bi izenen bereizteko:

    Maule-Lextarre, Lüküze-Altzumarta, Mitikile-Larrori-Mendibile

    Deklinabide-marka ezartzen da azken izenaren bukaeran:
    Maule-Lextarreko, Lüküze-Altzumartara.

  • Herria eta eskualdea (harana edo ibarra) izendatzen direlarik, marratxorik gabe idazten da eta deklinabide-marka bigarren izenaren bukaeran ematen da:

    Donibane Garazi, Donibane Garaziko
    Uharte Garazi, Uharte Garazin.

  • Testuingurua behar bezain argia ez denean, herri-izenaren ondotik dagokion ibar edo eskualdearena jarriko da argigarri izateko:

    Bastida Arberoa eta Bastida Araba, Getaria Gipuzkoa eta Getaria Lapurdi.

  • Herri-izen anitzek bukaerako -a berezkoa dute: Ainhoa (Lapurdi), Aintzila (Nafarroa Beherea), Banka (Nafarroa Beherea), Donostia (Gipuzkoa).

    Bokalez bukatzen diren beste izenak bezala deklinatzen dira:
    Ainhoatik, Bankako, Donostiara.

  • Beste anitz herri-izenetan, aldiz, bukaerako -a hori artikulua da. Kasu hauek Euskaltzaindiaren izendegietan -a ohar argigarriaz ageri dira: Iruñea (-a) (Nafarroa), Onizepea (-a) (Zuberoa), Ospitalepea (-a) (Zuberoa).

    Izen horiek, lekuzko kasuetan deklinatzean, -a hori galtzen dute, adibidez: Iruñetik, Onizepetik, Ospitalepeko.

Idazkera zuzenak

Baiona / Bayonne, Maule-Lextarre, Donibane Garazi, Donostiatik, Onizepetik

Idazkera okerrak

*Maule Lextarre, *Donibane-Garazi, *Donostitik, *Onizepeatik

Euskaltzaindiaren araua
141. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
1015. fitxa

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus