Euskara eskuz esku

Elkarrizketa osoak

Gexan Alfaro

Urepelen (Nafarroa Beherea) sortua da, 1941eko uztailaren 21ean.

Basque Eclair aldizkarian urte batzuk pasatu ondoan, Baionako Zabal liburu-dendan sartu zen, Elkar megadendan eta argitaletxean bukatu aitzin bere lan-ibilbidea.

Euskaltzain urgazle izendatua izan da, 1975eko uztailaren 27an.

Ikus elkarrizketa →


Aurelia Arcocha-Scarcia

Baigorrin (Nafarroa Beherea) sortua da 1953ko urriaren 3an. Familia Hendaiara (Lapurdi) bizitzera jiten da bera haurra delarik.

Donibane Lohizuneko Saint-Thomas d'Aquin-eko lizeoan eta kolegioan hamar bat urtez gaztelera eta euskara irakatsi izan ditu unibertsitatean sartu aitzin.

Bordeaux Montaigne Unibertsitateko (UBM) profesional bezala Pessac-eko campusean eta Baionako campuseko euskal ikasketetan (UBM & UPPA, Iker UMR5478 laborategia) euskara eta euskal literatura irakatsi izan ditu 1986tik 2018ra.

Gaurregun, UBMeko katedradun emeritua da.

Doktorego tesian Arestiren Maldan behera-ren irudimena (Bordeaux3, 1990), eta gaztelerako "Maîtrise"ko ikerketa lanean Xabier Leteren poesiaren engaiamendua frankismo garaian (1981) ikertu zituen.

Euskal literaturaz hainbat lan zientifiko argitaratuak baditu. Euskal idazle bezala poesia eta ipuingintza ditu landu “Aurelia Arkotxa” izenarekin.

Euskaltzain urgazle izendatua izan da 2003ko urtarrilaren 31n eta euskaltzain oso 2007ko martxoaren 30ean, sarrera-hitzaldia Hendaiako Herriko Etxean egin zuen (2008).

Ikus elkarrizketa →


Itxaro Borda

Baionan (Lapurdi) sortua da, 1959ko martxoaren 29an eta Oragarren (Nafarroa Beherea) hazia. Laborantzako baxoa lorturik, ikasketak historian segitu zituen. Gaur egun, Postan ari da lanean.

Idazle gisa ezagutua da eta bere idazlanetan aurki daitezke olerkiak, eleberriak eta kantu batzuen testuak.

Ikus elkarrizketa →


Jean-Louis Davant

Ürrüstoi-Larrabilen (Zuberoa) sortua da, 1935eko uztailaren 5ean.

Agronomia ingeniaritzan egin ditu ikasketak. Hazparneko Laborantza Eskolan irakasle egon da luzaz.

Pastoral eta olerki idazle gisa ezagutua da besteak beste.

Euskaltzain urgazle izendatua izan da 1965eko irailaren 24an eta euskaltzain oso 1975eko otsailaren 28an.

Ikus elkarrizketa →


Janbattitt Dirassar

Hazparnen (Lapurdi) sortua da, 1937ko otsailaren 17an.

Ofizioz kazetari, luzaz Sud-Ouest egunkarian ari izana da eta ondotik, Herria astekarian segitu du idazten. Astekari horren zuzendari izan da.

Liburu zonbait argitaratu ditu azken urte hauetan.

Euskaltzain urgazle izendatua izan da 1965eko irailaren 24an eta euskaltzain ohorezko bilakatzen da, 2004ko azaroaren 26an.

Ikus elkarrizketa →


Aines Dufau

Donapaleun (Nafarroa Beherea) sortua da, 1965eko urtarrilaren 19an.

Euskal Ikasketetan lizentziaduna da.

Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuaren zuzendari da.

Euskaltzain urgazle izendatua izan da 2006ko maiatzaren 26an.

Ikus elkarrizketa →


Xarles Videgain

Baionan (Lapurdi) sortua da, 1947ko ekainaren 30ean.

Letretan doktore eta dialektologian aditua, Euskal ikasketetan irakasle-ikerlari izan da Baionako fakultatean (UPPA).

Bestalde, Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) zuzendari da, 2009tik goiti.

Euskaltzain urgazle izendatua izan da, 1983ko martxoaren 25ean eta euskaltzain oso 2009ko martxoaren 26an.

Ikus elkarrizketa →

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus