Euskara Batuaren Eskuliburua

onomastika

onomastika

Izen bereziak aztertzen dituen jakintza da. Onomastika-kontuen gaineko kontsultak egin nahi izanez gero, bilaketa azkar eta erosoena Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA) egin daiteke (http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika). Lau motatako kontsulta-sarrerak daude bertan: Pertsona-izenak (edo ponte-izenak), Deiturak, Toponimia (leku-izenak) eta Exonomastika (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).

 

Onomastika osoa —eta toponimia bereziki— beregaina da, hizkuntza arruntaren sistematik kanpo dago; bere arau morfologiko eta sintaktiko bereziak ditu, eta ez dira nahasten literatura-hizkuntzarekin. Horretara, bada, palatalizazioaz eta h letraz euskara estandarrerako hartutako erabakiak, esaterako, ez dira bere hartan eta berez onomastikan aplikatzekoak (kasuz kasu aztertu behar da bakoitza). Oinarrizko irizpide horrek argitzen ditu, konparazio baterako, bikoiztasun hauek: oihartzun izen arrunta, baina Oiartzun (Oihartzun) toponimiako izen berezia; harri, baina Arrigorriaga (Harrigorriaga)...; edota herri-izenak eta deituren grafiako ohiturak parean ez etortzea beti, izan ere, batzuen eta besteen bilakaera historikoa ez da askotan berdina izan: Iurre, Iantzi/Ihantzi/Igantzi, Oñate... (deiturak); Igorre, Igantzi, Oñati... (toponimia) ( kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Toponimia: Arriarte”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Onomastika: herri-izena eta deitura”, Jagonet galde-erantzunak.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (74).

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper