1 emaitza abiadura bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:02 | 1993-09-29 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
AS gisa gehitzeko eskatuz: abiadura-kaxa, abiadura-neurgailu, abiadura-palanka .
- [K204]: "vitesse hegoaldean, hemen = hastapena" (1995-01-13)
- [A105]: "1 Ipar. eta Naf. 'hastapena'. 2 Heg. 'lastertasuna' / Horrela ez da hiztegi batua. Busti eta proposatu, otoi, beti alde batera egin gabe. Ez bustitzearen ondorioak ikusi dira ITZUL itzultzaileen eztabaida foroan, Forondako aireportuan salidas = abiadurak jartzea egokia den ala ez den. Behar balitz, erraz lortu daitezke eztabaidan parte hartu dutenen iritziak" (2001-03)
- [E306]: "abiadura-kaxa azpisarreraren oharrak dioena kontuan izanik (gu horrekin ados gaude, gainera), badirudi berrikusi egin behar litzatekeela 'abiadura' hitzari ezarri zaion 'Heg.' marka. Bestela, askok uler lezakete fisikan eta teknologian 'lastertasun' hitza dela hobestekoa, eta hori ez da aipatu oharrean esaten denarekin koherentea. Ikuspegi horretatik, 'Heg.' kendu egin behar litzateke. Beste zerbait ere egin liteke: Hiztegi Batuaren lehen itzulian onartu zena bere horretan utzi (adiera 'arruntak') eta zientzia eta teknologiako adiera erantsi; horretarako, guk 'abiadura' onartzea proposatzen dugu eredu estandarrerako. // abiadura handiko tren azpisarrera eranstea proposatzen dugu" (2001-01-23)
- [E109]: 'Bi gauza: 1. Euskalkia. "Hastapena" adierarekin Ipar. eta Naf. soilik? Duda egiten dut. Cf., besteak beste, "San Andresko elurra, neguaren abiadura" (Arantzazuko egutegia, 30.XI.1995). 2. Abiadura-palanka eta abar ez dira egokiak, ez baita hori abiadura-rentzat mugatzen den adiera. Eta horrelakoetan, agian hobe joanera, cf. gazt. marcha, fr. marche, alem. Gang'.
- [E123]: 'Lehen oharra dagoeneko arautua dagoenari dagokio, argitaratua dugun Hiztegi Batuan ageri baita 'hastapena' Ipar eta Naf dela; Bigarrenari dagokionez, Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena ontzat eman zuen Euskara Batuko batzordeak, Iparraldekoek ere onartzen zutelakoan'.
- [E113]: 'Ez dakit horretan sartzerik ote dagoen, baina 'hastapena' ez da sinonimo zehatza (ezin erran dezakegu *liburuaren abiaduran, non ez den idazketaren prozesua aipatzen), beharbada prozesu edo mugimendu hastapena zehaztu behar litzateke? Frantsesez 'marche' hitza ez dagokio batere adiera horri. PXrekin bat nator'.
- Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'Euskara Batuko batzordeak Hiztegi Batuko lantaldearen proposamena bere egiten duela adierazi du MAk, zerrendatik abiadura-kaxa kenduz. Bozkatu da eta Euskara Batuko batzordearen oharra onartu da, 15 botorekin. HK jaunarena, beraz, ez da ontzat eman'.
La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.