Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

UNIBERTSITATEKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK ATXIKITZEKO XEDEZ, JAKINTZA-EREMUAK EZARTZEN DITUEN ERREGE DEKRETU PROIEKTUA (EDP)


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Euskal Filologia EDP delakoaren 2. artikuluak dakarren zerrendan, berariazko jakintza-arlotzat txertatzeko eskaera
  • Testu-mota: Eskaera
  • Testu-emailea: Euskaltzainburua
  • Testu-jasotzailea: Espainiako Gobernuko presidentea
  • Data: 2023-V-04
  • Hizkuntza: eu

68.a.
UNIBERTSITATEKO IRAKASLEEN LANPOSTUAK ATXIKITZEKO XEDEZ, JAKINTZA-EREMUAK EZARTZEN DITUEN ERREGE DEKRETU PROIEKTUA (EDP).

Pedro Sánchez Pérez-Castejón jaun txit gorena
Espainiako Gobernuko presidentea

Bilbo, 2023ko maiatzaren 4a

Espainiako Gobernuko presidente txit agurgarria:

Honako gutun hau idatzi dizut Real Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindiaren kezka agertzeko, euskal hizkuntzari doakionez, Euskaltzaindia erakunde aholku-emaile ofiziala denez gero, aztergai darabilzuen Unibertsitateko irakasleen lanpostuak atxikitzeko xedez, jakintza-eremuak ezartzen dituen Errege Dekretu Proiektua dela eta.

EDP horretan, 2. artikuluan, hain zuzen, ondoko epigrafeak baino ez dira jasotzen: xxxvii. Hizkuntza modernoak eta beren literaturak eta xxxviii. Filologia hispanikoa, klasikoak eta antzinako mundukoak. Hortaz, EDP delako horretan jasotako proposamenaren argitan, gure iritziz, Euskal Filologia jakintza-arloaren esparrua Filologia hispanikoaren edo, bestela, Hizkuntza modernoen mende geratuko litzateke. Mendekotasun horrek, baina, ez dauka inolako justifikaziorik eta ulertezina da, ez baitu onartzen behar bezala ezarritako eta eraz bereizitako errealitate zientifiko eta akademikoa. Bestalde, ez da ahaztu behar humanitate-ikasketetako oinarrizko ikasgaia dela euskara hizkuntza ofiziala den lurraldeetan. Hortaz, Akademia honen aburuz, Euskal Filologiari aitorpen zientifikoa eta ikusgarritasuna eman behar zaizkio nazioan eta nazioartean, Filologia hispanikoari, Filologia klasikoari eta estatuko gainerako hizkuntzei aitortzen zaien modu berean.

Esandako guztiagatik, Euskal Filologia EDP delakoaren 2. artikuluak dakarren zerrendan, berariazko jakintza-arlotzat txertatzeko eskaera egin nahi dizu Akademia honek.

Gure iritzia kontuan hartuko duzulako esperantzaz, adeitasunez agurtzen zaitu.

Andres Urrutia Badiola
euskaltzainburua

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper