Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

EUSKALTZAINDIARENTZAT AURRERAPAUSOA DA FRANTZIAKO ASANBLEA NAZIONALAK ONARTU BERRI DUEN HIZKUNTZA GUTXITUEN ALDEKO LEGEA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Euskararen estatusa
  • Gaia: Hizkuntza Gutxituen Aldeko Legea Frantzian
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 2021-IV-30
  • Hizkuntza: eu
60.a
EUSKALTZAINDIARENTZAT AURRERAPAUSOA DA FRANTZIAKO ASANBLEA NAZIONALAK ONARTU BERRI DUEN HIZKUNTZA GUTXITUEN ALDEKO LEGEA

Era berean, kezkaz ikusten ditu Frantziako gobernuak prozesuan erakutsi duen jarrera hertsia eta, ildo beretik, Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legearen kontra Frantziako Asanblea Nazionaleko hiruretan hogei diputatuk, Frantziako Kontseilu Konstituzionalean, aurkeztutako helegitea

Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea 2021eko apirilaren 8an onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak, Senatuak 2020ko abenduan onartu ondotik. Lege horrek eraberritu du orain dela hiruretan hogeita hamar urtetik hona indarrean egon den bidea.

Euskaltzaindiaren aburuz, onartutako legea urrats garrantzitsua da, besteak beste, hizkuntza gutxiagotuak biziberritzeko asmoz, hezkuntzan murgiltze eredua legeztatzen duelako; gizarteekimeneko eskola eta ikastolen finantzaketa sendotzen duelako; hizkuntza elebiduna eskaintzen ez duten udalerriek irakaskuntza elebidunaren finantzaketan parte hartu beharko dutelako; ele bietako seinaleztapen publikoa arautzen duelako; edo hizkuntza gutxiagotuen grafia partez aintzat hartzen duelako.

Izan ere, Euskaltzaindiak uste du Frantziak zor historikoa duela hiztunen elkarte gutxituekin, luzaroan baztertuak izan baitira, euskara, bretoiera, katalana, okzitaniera, korsikera eta bestelako hizkuntzak baliatzen dituzten herritarrak, Frantziako Errepublikak aitortutako pertsona guztien eskubideen berdintasuna urratuz. Ondorioz, Frantziako Legebiltzarrak onartutako legea urrats garrantzitsua da, baina ez da nahikoa hizkuntza gutxiagotuak normalizatzeko egin beharreko ahaleginean. Horrela, Euskaltzaindiak Frantziako agintariei dei egiten die hizkuntza gutxiagotuak babesteko eta biziberritzeko asmoz, nazioartean indarrean dauden arauak eta emaniko gomendioak bete edota berrets ditzaten, tartean, 1992ko Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna eta, 2013ko irailaren 11n, Europako Parlamentuak onetsitako Desagertzeko arriskuan dauden Europako hizkuntzei eta Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasunari buruzko txostena.

Inguruabar horretan, Euskaltzaindiak kezkaz ikusten du Frantziako Asanblea Nazionaleko hiruretan hogei diputatuk, onartu berri den legearen irismena murrizteko asmoz, Frantziako Kontseilu Konstituzionalean aurkeztutako helegitea, kolokan jar eta muga baitezake, besteak beste, hizkuntza gutxiagotuak biziberritzeko ezinbestekoa den murgiltze eredua, Ipar Euskal Herrian, Okzitanian, Korsikan, Bretainian eta abarretan. Ondorioz, Euskaltzaindiak bat egiten du hizkuntza gutxiagotuen, kulturen eta aniztasunaren alde lanean ari diren guztiekin, bereziki elkarte eta erakundeen ahaleginarekin, garrantzitsua baita elkartzea, indarrak batzea eta ahaleginak bizkortzea, hizkuntza gutxiagotuak aitzinatu, biziberritu eta normalizatu ahal izan daitezen.

Bilbon, 2021eko apirilaren 30ean.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper