Euskaltzaindiaren adierazpenak (1976-2022)

NAFARROAKO FM IRRATIEN LIZENTZIEN ESLEIPENAREN GAINEAN EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA


Testuaren ezaugarriak:
  • Arloa: Hedabideak
  • Gaia: Nafarroako FM irratien lizentzien esleipena
  • Testu-mota: Adierazpena
  • Testu-emailea: Euskaltzaindiaren Osoko bilkura
  • Testu-jasotzailea: Orokorra
  • Data: 1998-VII-23
  • Hizkuntza: eu
24.a
NAFARROAKO FM IRRATIEN LIZENTZIEN ESLEIPENAREN GAINEAN EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA

Euskaltzaindiak, Areatzan egindako osoko bilkuran, uztailaren 23an, erabili zuen, beste gai batzuen artean, Nafarroako Gobernuaren erabakia, modulazio-frekuentziako irratien baimenei buruz. Erabaki hori dela eta, hau aditzera nahi du eman Euskaltzaindiak jendaurrean:

1. Euskaltzaindiak, zeinaren arautegian baitago hizkuntzaren eskubideak zaintzeko xedea, 1976ko otsailaren 26ko Errege Dekretuaren arabera, adierazi zuen bere kezka larria, 1990ean, euskara baztertu zelako irratien baimenak erabaki zirenean, inola ere onartu ez zuzenetsi ahal zen eran. Ikus Euskera, Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 36, 1991, 73-74. orrialdeak.

2. Oraingo banaketan, espero zitekeenaren kontra, berriro ere baztertu da euskara, ezen Euskal Herria Irratia, Nafarroako euskaldun gehienak bizi diren Iruñerrian euskaraz ari dena, baimenik gabe gelditu da.

3. Euskaltzaindiak, begirunerik handienaz, baina orobat kemen handienaz ere, banaketa bidegabe hau gaitzesten du, Nafarroako hiritarren aurkako laidoa, euskara delarik Foru Komunitatearen ondare bizia.

4. Honengatik guztiagatik, errege akademia honek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio lehenbailehen berrikus dezan irrati baimenen banaketa hori.

Areatzan, 1998ko uztailaren 23an.

Euskera, XLIII, 1998, 2, 603.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper