Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza trebe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

trebe
1 adj. Zerbait erraz eta ongi egiten duena. Ik. iaio; abil; artetsu 2. Hiztun trebea. Langile trebe eta antzetsuak. Lan gaiztoetan edozein bezain trebe. Trebe baino trebeagoa izan da beti hitz berriak sortzeko. Gaiaren hari luzea esku trebez bihurritzea. Poesiarako trebe dugu euskara, baina bestetarako badago oraindik oztopo eta eragozpen ugari. || Baina lan izugarria eta trebea egin du hor Ametzaga jaunak.
2 (Adizlagun gisa). Eliz historian ez nago oso trebe. Inor ez baita jaiotzen trebe, ez lanbide horretan ezta beste askotan ere.
3 adj. Ipar. Norbaitekin barrukotasun handia duena. Ik. min1 6. Adiskide trebea. Eroekin trebe izan nahi denak ez duke kaskoa beteena berak.

Aztergaia: trebe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan trebe izan azpisarrera, `atreverse' definitua: Ber Trat ("Baia orai ez naiz trebe, zeren senti baitut neure baitan eztudala arrazio den garbitasuna"), Ax ("Orai badirudi euskarak ahalke dela, arrotz dela, eztela iendartean ausart, entregu, bithore eta ez trebe"), Mb OtGai ("Ezaguturik hark berak bere ezer-eza, etzen trebe izandu bere etxean Jesus artzera"), Mb IArg ("Etzen trebe Saul, ez eta ejerzitu guziko beste gerrari andi txikirik ere jigant arekin pelean sarzeko"), LE Urt ("Bekatarien ertean berak ere nai izanzue bataiatua izan Sanduaren eskus. Etze trebe Sandua"), LE Jn 21,12 ("Nior zeudenetatik jarririk etze trebe galdegitera"), AA II ("Moises etzan trebe izan berez gauza erabakitzeko"), AA III ("Baldin ume bat ezpada trebe bere gurasoaren aurrean esateko"), ZMoso ("Trebe balimaiz xo dazok ik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu adiera horretakorik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu `atreverse' adieran ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

antze (trebe).

Jatorrizko forma

abil "trebea".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Baztertua da lantaldearen informazioetan (eta nekez ulertuko du gaurko euskaldunak); baina jaso liteke trebe izan esapide gisa, Zah. markarekin eta ezezko perpausetan erabiltzen dela adieraziz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Euskaldun askorentzat "Ni ez naiz trebe" = "Ni ez naiz ausartzen". Beti ezezko perpausetan. Ikus gai horren gainean, Coromines, Top. hesp., I, 312-313'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-11-26): 'Itzuli honetan, dagoen bezala uztea erabaki da'.

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-02) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, esapiderik erantsi gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-10-11) Kendu lerroa (trebe izan).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.