Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=posta 3 sarreratan aurkitu da.

posta1 1 iz. Eskutitzen eta kidekoen garraioa; garraio horren ardura duen herri zerbitzua. Postaz etorri den gutun batean. Postaz igorriko dizkizut liburuok. Posta-zerbitzua. Posta bulegoa (Ik. postetxe). Posta-zigilua. Anaiak posta txartel bat bidali dit Torontotik (Ik. postal).

2 iz. Zerbitzu horrek garraiatzen dituen eskutitz eta kidekoen multzoa. Posta jasotzera joan zen Harry.

3 iz. Zaldiak aldatzeko tokia, pertsonen eta gutunen garraioa bermatzeko, bidean zehar, bi edo hiru legoan behin, jartzen zena; zaldi horien multzoa. Posta etxea. Postako zaldia. San Krisostomok dio lasterka doala gure bizia heriotzaren bila, posta bat bere bidean bezala.

posta elektroniko Sare baten bidez ordenagailuen artean mezuak trukatzeko aukera ematen duen sistema. Ordenagailua piztu eta posta elektronikoan begiratu nuen.

posta kode, posta-kode Posta-barruti bati dagokion kodea.

posta kutxa, posta-kutxa Postetxean bertan hainbat bezerok izan ohi duen postontzia, zenbaki jakin bat daramana.

postan adb. Lauoinka.

posta tren, posta-tren Posta garraiatzen duen trena.

posta truke, posta-truke Bi pertsonaren arteko eskutitz trukatzea. Bere lanetan, 1922tik 1927ra bitartean idazkariarekin izandako posta trukea jasotzen da.

postazko adj. Posta bidezkoa. Bere emazteari gutunak idazten dizkio, eta, hori gutxi balitz bezala, sarri ditu postazko harremanak beste zenbait pertsonarekin.

posta2 iz. Heg. Perdigoi handia. Goseak ez hiltzeko, ehizarako bi eskopeta, 80 kartutxo eta 40 posta zituzten.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06