Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza haize bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

haize
1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion.
2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.
3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.
4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.
5 iz. Gauza hutsala, funtsik gabea. Ik. haizezko dorre. Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Hori guztia oso ongi zegoen, polita zen, bai, baina hutsa, haizea.
6 iz. Joera, zerbaiten bilakaerak hartzen duen norabidea. (Singularrean nahiz pluralean). Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Haize berriak zabaldu ziren Europan. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun.
7 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.
8 iz. Handiustea, harrokeria. (Singularrean nahiz pluralean). Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

Esaera zaharrak

Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen. Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise.

Aztergaia: haize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)aize.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: haize alde Ipar. adlag.: haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana, haizea poparean, haize(-)bolada, haize(-)burrunba Lap. eta BNaf., haize egin, haize eman, haize(-)errota, haize hego 'hego haizea', haize kirri Meteorol., haize kontra Ipar. adlag., haize-laster iz., haize(-)oihal Sin. bela, haize(-)orratz, haize(-)zirimola, haize(-)zurrunbilo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: haize-arrosa, haize-babes, haize beltz, haize(-)bunbada, haize gorri, haize(-)kolpe, haize-portu, haize-soinu = haizezko soinu, haize-zulo .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

haize-bolada, haize-burrunba, haize egin, haize hego, haize eman, haize-errota, haize kontra, haize-laster, haize-oihal, haize-orratz, haize-zirimola, haize-zurrunbilo

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: aski ezaguna den ekialdeko Haize gorria sar daiteke; sartaldeko Haize beltza nekezago.

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: haizea ibili (da ad.) "Haizea fin dabil gaur". haize-begi (iz.) 'haizeak erraz jotzen duen tokia'. haize-bitarte (iz.) 'haize-lasterra'. haize erre (iz.) 'haize bero-beroa'. || 1- Hizkuntzarentzat aberasgarriak dira. 2- Maiztasun handikoak dira.

 - [E115]:  haize gorri. Haize hotz.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez dira orain sartzekoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Forma berririk ez da orain erantsiko (eta bere horretan jasoko da haize gorri azpisarreraren azalpena, hau da: lantaldeak proposatu bezala).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.