Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza gurutzatu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

gurutzatu1, gurutza, gurutzatzen
1 du ad. Bi gauza bata bestearen gainean gurutze modura jarri. Ik. antxumatu. Eskuak, zangoak gurutzatu. Besoak bular gainean gurutzaturik.
2 da/du ad. Aurkako norabidean albotik igaro. Atean gurutzatu gara. Kalean gurutzatu dugun laguna. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Begirada gurutzatuak, aldaka kulunkariak.
3 du ad. Alderik alde igaro; bereziki, bide, ibai edo kideko bat zeharkatu. Bide nagusia gurutzatu. Burdinbideak ibaia gurutzatzen du. Eskuinetarik hiruzpalau karrika laburren ahoak gurutzatzen ditugu.
4 da/du ad. Lerro, kale, bide eta kidekoez mintzatuz, gurutze moduko bat eratzen dutela egon. Kaleak gurutzatzen diren lekuan. Teknologiaren eta sormenaren bideak gurutzatzen direnean. Errepideak eta trenbideak elkar gurutzatzen duten lekuan, autoentzako hesia ez zen itxi.
5 da/du ad. Arraza edo barietate desberdinetako animaliak edo landareak ugalketarako nahasi. Behi hauek, azken hamarkadetan, beste behi arraza batzuekin gurutzatuz joan dira. || Daniar eta norvegiar etorkinen ondorengoak irlandar jatorrekin gurutzatu ziren. Bestela sortua da hitz hau, beste zerbaitekin nahasirik eta gurutzaturik.
6 da/du ad. Ipar. Norbaitekin ezagutzak egin, norbaitekin harremanak izan. Sarako Biltzarra memento goxo bat da idazleentzat, beren obrak ezagutarazteko eta bertze idazleekin gurutzatzeko. Quebeceko euskaldunekin asko gurutzatzen da. Auzoko neskatxak gurutzatu ditugu, ezagutzen ez genituenak, jakin nahiz zein familiatakoak ziren.
gurutzatu2
iz. Gurutzadako soldadua. Gurutzatuek hiria setiaturik izan zuten garaian.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.