Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza erantzun bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

erantzun1, erantzun, erantzuten
1 du ad. Galde, oihu edo keinu bat egiten duenari, bere galde, oihu edo keinuari dagozkion hitzak edo egiteak zuzendu. Ik. ihardetsi. Norbaiti zerbait erantzun. Hitzik ez zion erantzun. "Banoa", erantzun zion Engraziak. Bazekiela erantzun zion. Ez dakigu zer erantzun duen. Atea jo dugu, baina ez du inork erantzun. Idatziz erantzun. Tiroka erantzun zuten. || (dio aditza nor osagarririk gabe). Galdetu nion, baina ez zidan erantzun. Galdera bati erantzun. Norbaiten agurrari erantzun. Desafioari erantzutera goaz.
2 dio ad. Mesede, ondasun, maitasun eta kidekoez mintzatuz, jasotakoaren arabera bihurtu. (nor osagarririk gabe). Haren eskuetatik hartutako mesedeei ongi erantzuteko. Indarrari indarraren bidez erantzun. Gizonak, berriz, badu joera bere amodioaz erantzuten dionari laguntzeko.
3 dio ad. Zorrez, betebeharrez, premiez eta kidekoez mintzatuz, kitatu, bete. (nor osagarririk gabe). Eskabideei erantzun. Egungo premiei erantzuteko. Bataioan agindu duzunari erantzuteko. Eginbideei erantzun. Zorrari erantzuteko.
4 du ad. Norbaitek edo zerbaitek, beste zerbaiten eraginez, espero zen bezala jokatu edo espero zen eragina jaso. (nor osagarririk gabe). Tolosako Beotibar pilotalekuko denboraldiko lehen partida zen atzokoa eta nahiko ongi erantzun zuen jendeak. || dio ad. (nor osagarririk gabe). Tratamenduari egoki erantzun diote.
Ohiko lexiak
erantzun2
1 iz. Erantzutean esaten edo egiten dena. Ik. ihardespen; arrapostu. Hau da gure erantzuna. Galderak eta erantzunak. Ez zion utzi zaldunari erantzuna amaitzen. Erantzuna entzuteko. Galderei erantzuna eman. Erantzunik gabe utziko dut galdera. Egungo arazoei erantzun egokia emateko. Erantzun bila.
2 iz. Zerbait egin ondoren espero den eragina edo ondorioa. Ik. erreakzio 2. Botiken eragina eta organismoaren erantzuna ez baitira sarritan medikuak espero dituenak.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.