Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza atze bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

atze1
1 iz. Edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea. Armairuaren atze, gain, azpi eta barrenak aztertu nituen. Gauzak aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atzeak ere baditu zer ikusiak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zu zara nire aurre eta atze, nire goi eta behe.
2 postpos. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. atzera1. Harrizko etxe handiaren atzean. Ate atzean. Gizonaren atzetik dator emakumea. Pozik etorriko naiz zure atzean. Zubi atzetik. Hizkuntza dagoela hizketaren atzean, forma gaiaren atzean. Elizaren atzeko baratzean. Txaluparen atzeko karelari oratuta. Bata bestearen atzean ezbeharrik handienak gertatu zitzaizkion. H-rik ez da idatziko itxitura osoa duten kontsonanteen ondoan, ezta ere bestelako kontsonanteen atzean. Atzeko atetik ihes egin zuen. Atzeko egongelara sartu nintzen. || Beste harri batek, izugarria hura ere, hegan zeharkatu zuen airea, eta haren atze-atzetik beste batek gero. Neure atze-atzean duzu arrauna.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Atzerantz higituz. Atzerantz erori da. Atzetik ikusi zuen. || Hondoan, atze-atzean, Aiako harria.
4 iz. jas. Iragana. Euskal poesiaren atzeaz eta geroaz kezketan denak.
atze2
adj./iz. Ahaidea ez dena; arrotza. Kain arreba batekin ezkondu zen, emakume atzeagorik ez zegoelako munduan. Ea emaztearekin, ahaidearekin ala atzearekin bekatu egin duen. Zazpi urte iragan zituen Egipton, atze eta paganoen artean. Ez da lekurik hain urruti edo ezkutaturik, hain atze edo ahazturik. Arrotz izan naiz atze lurrean.

Esaera zaharrak

Atzeak eskua latz. Beretzat ez dena atzeentzat.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.