Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aho bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aho
1 iz. Gizakietan eta hainbat animaliatan, ezpainetatik eztarrira hedatzen den barrunbea. Osorik sartu zuen ahoan. Txakurrak ahoan darama hezurra. Jaki bat hauta, ahoan urtuko zaizuena.
2 iz. Animalia batzuetan, janaria hartzen duten irekidura. Krokodiloak aho ikaragarria zabaldu eta umea irentsi zuen.
3 iz. Ezpainek inguratzen duten irekidura. Aho txikia du. Bigarren gurutzea, ahoan. Aho itxitik ez da sartzen eulia.
4 iz. Mintzoaren organoa. Ez du ahorik aski zu goratzeko. Aho hizkera. Euskaldun guztien aho-lumetan dabilena.
5 iz. Hainbat gauzaren irekidura, bereziki sarbidekoa. Aho meharreko leizea. Kanpaiaren ahoa. Mahukaren ahoa. Eltzearen ahoa estaltzeko. Soinekoak zarpail, oinetakoak ahoa zabalik.
6 iz. Haizezko musika-tresnetan, putz egin eta soinua sortzeko, hodiari eransten zaion pieza.
7 iz. Ibaiaren bokalea. Rodano ibaiaren ahoetaraino.
8 iz. Tresna ebakitzaile baten ertz zorrotza. Ik. sorbatz. Aizkoraren ahoa. Tunela argi bizi batez bete zen ezpataren ahoari zerion distiraz!

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. Zaharra eta labea ahotik berotu.

Aztergaia: aho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aho, aha-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aho batez, aho betean, ahotan, ahotik ahora, ahoz, aho zabalik, aho zabalka, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko

ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko adibidea azpisarrera bihurtzea proposatu da. (2013-12-17)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aho(a) bete formako azpisarrerak gehitzeko eskatuko zaio Euskaltzaindiari, uste baitugu horrek ez duela aho betean arautua "aldatzea" esan nahi, "osatzea" baizik: aho(a) bete , aho(a) betean , aho(a) beteka , aho(a) beteko , aho(a) betez; aho-korapilo, ahoko soinu, aho-mihi, ahotan erabili, ahotan hartu ; eta adib. gisa: ahotik ezin utzi(zko).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aho batez, aho betean, aho-zabalik, aho-zabalka, ahotan, ahotik ahora, ahoz, ahoz aho, ahoz behera, ahoz gora, ahozko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aho(a) bete hortz/hagin gelditu' eta 'aho(a) bete hortz/hagin utzi' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'berez aho(-)korapilo behar luke. / Iritzi-emaileak proposatu du aho(a) bete hortz/hagin gelditu eta aho(a) bete hortz/hagin utzi ere azpisarrera modura sartzea. Agian gehitxo da azpisarrera ematea. Behar bada, ahoa(a) bete azpisarreraren adibidetzat ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi eman?'

 - [E208]: 'hitz honen hiruzpalau adiera nagusiak behintzat jarri beharko genituzke: 'janaria gorputzera sartzeko zuloa', 2 'dastamena, gustua, zaporea', aho oneko pertsona, 3 'tresna zorrotz baten ertza' bi ahotako ezpata, ezpataren ahoz hil zituzten. 4 'gauzen sarrera', kale-aho, kanoi-aho, metro-ahoa...'

 - [E123]: 'arriskutsua iruditzen zait hitz batzuetan adierak bereizten hastea. Hiztegia osatzen denerako utzi beharko genuke hori, besteak beste, adiera bakoitzak tradizioan zenbateko pisua izan duen ikusteko'.

 - [E210]: 'Horren familiakoak ere hamaikatxo, hala nola, aho(-)gaizto, aho(-)hats, aho(-)oneko, aho(-) handi, aho(-)makur, aho(-)motel, aho(-)zikin…'

 - [E123]: 'Aho(-)gaizto: 24 adibide OEHko corpusean / Aho(-)hats: OEHk dakarrenaren arabera, hiztegitik jasotako forma da, ez literaturan dokumentatua; gauza bera esateko badirudi aho lurrun hobeto dokumentatua dagoela (lehen itzulian arautuaren arabera aho lurrin beharko luke, nahiz lurrin 'usain gozoa' jarri genuen). Besterik da ahoko hatsa, edo esaldi berean aho eta hats aurkitzea. Aipatu ditudan datuak, aho hats izen elkartuari dagozkio. / Aho(-)oneko: Jean Etxepareren adibide bakarra aurkitu dut OEHko corpusean (egon daiteke besteren bat, bestelako formaren batean ageri dena; dena den begiratu dut ao oneko forman ezer ageri den). / Aho(-)handi: OEHn dokumentatua dago / Aho(-)makur: hau ere hiztegietatik jaso du OEHk. / Aho(-)motel: hiztegietatika jasoa. / Aho-zikin: hiztegietatik jasoa; gehi, Zaitegiren adibide bat. / Gauzak horrela, zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'adierak ematea eskatzen du ohargileak. Ez da onartu. Kontra bozkatu dute zazpi euskaltzainek. XKren alde, berriz, seik. Eta zuri, hiruk'. Erabakia (2002-03-22): 'Hurrengo hitzak honela erabaki dira [...] aho ahotik ezin utzi(zko) / aho-artatzaile / aho batez / aho(a) bete: ahoa bete hortz/haginekin gelditu, utzi. / aho(a) betean: gezurrik doilorrenak ahoa betean jaurtiz. / aho(a) beteka / aho(a) beteko / aho(a) betez / aho(-)korapilo / aho-mihi kasu markaren batekin erabiltzen da, eta pluralean edo mugagabean: Jendeen aho-mihiek aldatu dute izen zaharra. Aho-mihitan erabiltzen dute maiz auzi hori. Gizalditik gizaldira aho-mihiz heldua. / ahoko soinu / ahotan / ahotan erabili / ahotan hartu / ahotik ahora / ahoz / aho zabalik / aho zabalka / ahoz aho / ahoz behera / ahoz gora / ahozko'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aho-handi edo ahohandi [azpisarrera gehitu], ahotik ezin utzi edo ahotik ezin utzizko [adibidea azpisarrera bihurtu].

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.