JAGONET galde-erantzunak

Aginduak/aholkuak ematea: agintera eta subjuntiboa (ez ezazu / ez dezazula / *ez ezazula; ez beza / ez dezala / *ez bezala)

Agintea adierazteko, bi esaldi-mota aurkitu ditugu: Ez ezazula hori egin! eta Ez dezazula hori egin! Biak dira zuzenak euskara batuan?

Ez. Galderako lehenengo adibidea ez da zuzena.

Euskaraz aginduak bi modutara eman daitezke, baina ez dira elkarrekin nahasi behar:

a) Agintera-formak erabiliz (eta horiek dira benetako aginterazko formak): ezak/ezan, ezazu, ezazue (eta hirugarren pertsonakoak: beza, bezate). Horiek ezin dira erabili mendeko perpausetan, horiei ezin zaie atzizkirik erantsi: *egin ezazuela; *eros ezaala... (> egin ezazu, eros ezak/ezan…).

b) Subjuntiboko formak baliatuz: a) <subjuntiboa + -(e)n>, 1. pertsonan: egin dezagun, eraman dezadan; b) <subjuntiboa + -e)la>, 3. pertsonan: egin dezatela, egin dezala. Arau horrek berdin balio du ezezkoetan ere, agintera-formaz ala subjuntiboz eman nahi dugun:

*ez ezazuela egin > ez ezazue egin / ez dezazuela egin;

*ez ezazula pentsa > ez ezazu pentsa / ez dezazula pentsa…

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (opa diogu zeruan goza dadila / goza dadin)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa eta -tzeko (gogoratzeko / gogora nadin / gogora nadila esatera etorri)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: agindu (isil gaitezela/isil gaitezen agindu digu)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (joan zaitezen esan dit / joan zaitezela esan dit)" (JAGONET), "Aginduak ematea: ez ezazu / *etzazu" (JAGONET).

 

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak > menderagailuak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper