Jagonet galde-erantzunak

Bilatu

espero izan

Galdera

Ez al da egia espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen dela normalean? Adibidez:
Zu etortzea espero dut.

Erantzuna

Egia da espero izan aditza nominalizazioarekin erabiltzen dela normalean, eta zuzena da zure adibidea:
Zu etortzea espero dut.
Nolanahi ere, ez da molde bakarra; izan ere, -ela-dun perpaus osagarri bat lagun duela ere eman baitaiteke aipatu aditza:
Etorriko zarela espero dut.
Beraz, biak erabil daitezke espero izan aditzaren osagarri gisa.
Erregimen berbera dute beste aditz batzuek ere:
Jaialdira joatea agindu nion.
Jaialdira joango nintzela agindu nion.

Data: 1999/05/05 Erantzulea: Gramatika batzordea

Egin zure galdera:

Izen-deiturak * 
Enpresa/Erakundea 
Helbidea 
Posta-kodea 
Herria 
Helbide elektronikoa * 
Telefonoa 
Mezua * 
Segurtasun kodea idatzi behar da! glhog 
    

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.