Ez al da egia espero izan aditza aditz-izenarekin erabiltzen dela normalean? Adibidez: Zu etortzea espero dut.
Egia da espero izan aditza aditz-izenarekin erabiltzen dela normalean, eta zuzena da ematen den adibidea: Zu etortzea espero dut / Espero dut zu etortzea.
Nolanahi ere, ez da molde bakarra; izan ere, -ela perpaus osagarri bat lagun duela ere eman daiteke aipatu aditza: Etorriko zarela espero dut / Espero dut etorriko zarela.
Beraz, bi konplementazioak —aditz-izena eta –(e)la— erabil daitezke espero izan aditzaren osagarri gisa.
Erregimen berbera dute beste aditz batzuek ere; esaterako, aginduk: Jaialdira joatea agindu nion. Jaialdira joango nintzela agindu nion.
Data: 2020-05-14
Informazio gehigarria:
Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak > menderagailuak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.