Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza ikusi bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

ikusi1, ikus, ikusten
1 du ad. Ikusmenaren bidez gauzen irudiak hauteman, begien bidez sumatu. Begiratu zuen hara, baina ez zuen ezer ikusi. Ez ikusi eta ez entzun. Mikel ikusi dut. Bere burua ispiluan ikusi zuenean. Gaur ikusi zaitut lehendabiziko aldiz. Mikeli buruko zauria ikusi diot. Neskari belarri bat bakarrik ikusten zitzaion. Elkar ikusi zuten. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Bere begiez ikusia. Hurbildik ikusten. Jainkoak guztiak dakuski, guztiak dakizki. Ikus daitekeena (Ik. ikusgai). Ezin ikus daitekeena (Ik. ikusezin).
2 du ad. Zerbaiten ikusle izan, zerbaiten lekuko izan. Filma gogoz ikusi dugu. Estropadak ikusi. Hiria ikustera atera. Erortzen ikusi ditut. Ez nuen liburua ezkutatzen ikusi. Ikusiko duzu zer erantzungo dizun. Geure buruak galdurik ikusi genituen. Euskal Herria aske ikusi arte. Auzi gogorragoak ere ikusi izan dira.
3 du ad. Norbaitekin egon edo norbait bisitatu. Ea noiz ikusten dugun elkar. Hamalau urte pasatu nituen aita-amak ikusteke.
4 du ad. (Ontzat, txartzat...) eman, (ontzat, txartzat...) hartu. (ongi, gaizki, begi onez eta kidekoekin). Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Munduan gorrotatua eta gaizki ikusia izateko. Berak egiten zituen salaketak guk eta beste askok ondo ikusten genituen. Gehiengoak ondo ikusten du oroigarriak kentzea. Gaizki ikusten dute negoziazioen epea luzatzea.
5 du ad. Pairatu, jasan. Kristau gaiztoetatik ikusi dituen txarkeria eta bidegabeak. Ederrak ikusi behar izan ditu han! Bizirik hainbeste ikusia zuenak hil ondoan ere bakerik ez.
6 du ad. Zerbaitez ohartu, zerbait egiaztatu. Orain ikusten dut ez nintzela harekin ongi jokatu. Ez du ikusten egitekoaren zailtasuna. Ikusten (duzu)? Berehala ikusi ziren erabakiaren ondorio onak. Jendea aspertuta zegoen beti ibilbide bera egiteaz, eta aldaketa baten beharra ikusi genuen.
7 du ad. Zerbaiti arretaz begiratu; aztertu, gogoan hartu. Eskuizkribua ikusi eta zuzentzeko. Ikus dezagun zer dioen txostenak. Zer esan duten ikusi ondoren. Gazteek ez dituzte ikusi nahi zaharrok izan genitzakeen alde onak. Lehenik ikus dezagun nola konpon daitekeen arazoa.
8 du ad. Munduaz, bizitzaz, egoerez eta kidekoez mintzatuz, ulertu. Ik. ikuskera. Biek mundua ikusteko antzeko modua dutela adierazi zuen: "Ez dugu bizitza idealizatzen eta egiara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen gara".

Esaera zaharrak

Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez. Ez dakusan begik, ez ahalkerik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ttipian ikusia, betikoz ikasia. Zer ikusi, hura ikasi.
ikusi2
iz. Ikustaldia, bisita. Hilero ikusi bat egiten zien.
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.