Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean (laburpen-bideoa)
- Sarako Idazleen Biltzarrak 41. ahalegina egin du aurten, eta, urtero bezala, ehunka euskaltzale bildu ditu herriko polikiroldegian.
- Ohi duen legez, Euskaltzaindiak erakusmahaia jarri du Saran, eta azken argitalpenak erakusteaz gain, bi liburu aurkeztu ditu jendaurrean, hain zuzen, Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri eta Margarita, Nafarroako erregina. Aurkezpenean izan dira Ixabel Etxeberria ikertzailea, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordea eta Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria.
- Irudiak hemen: https://labur.eus/GKv9E
Iruzkin berria idatzi
Jean-Baptiste Coyos: "Zuberoako pastoralaren berritzailea izan zen Junes Casenave-Harigile"
- Junes Casenave-Harigile apezak (1924-2018) pastoral ugari idatzi zituen bere bizitzan. Horietarik 11 taularatuak izan dira, baina beste zortzi ez dira jendaurrean aurkeztu. Hain zuzen, horietako lau bildu ditu Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak liburu honetan, beste laurak bigarren liburu baterako utzi direla.
- Liburua apirilaren 1ean aurkeztuko da (11:15etan), Sarako Idazleen Biltzarrean.
- Bideoa hemen: https://labur.eus/izTOY
Euskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Sarako Idazleen Biltzarrean: ‘Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri’ eta ‘Margarita, Nafarroako erregina’
- Hitzordua Pazko Astelehenean izanen da, apirilaren 1ean, goizeko 11:15etan. Biltzarrean, Ixabel Etxeberria ikertzaileak, Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak eta Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak parte hartuko dute.