Euskaltzaindiak eta Lizarrako Udalak lau urtetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute
- Hitzarmen honen bidez bi erakundeen arteko lankidetza hasiko da, hizkuntza arloan Estellerriko Lizarran euskara sustatzeko xedez.
- Hitzarmenak lau urteko iraupena izanen du, eta urtez urte jarduera eta ekimenak zehaztuko dira. 2023. urtean, onomastikarekin eta sustapenarekin lotutako ekimenekin abiatuko da elkarlana.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak eta Lizarrako Udalak lau urtetarako lankidetza-hitzarmena sinatu dute Iruzkin berria idatzi
'Batasunaren bidean' egitasmoa aurkeztuko da ostiralean
- Euskara batuak Euskal Herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko giza katea egingo da martxoaren 24an. Egitasmoa Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatu dute.
- Ostiral honetan aurkeztuko da, martxoak 17 dituela, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Almortza bidea, 6). Bertan izango dira Nekane Artola Ikastolen Elkarteko bozeramailea eta Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria. Agerpena 11:00etan izango da, eta Errenteriako Orereta ikastolako haurrek testu musikatu bat irakurriko dute.
‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Gipuzkoako Batzar Nagusietan izango da maiatzaren 12ra arte
- Erakusketa gaur inauguratu da Gipuzkoako Batzar Nagusietako egoitzan (Miramon pasealekua, 164 - 20014 / Donostia); bertan, irudi eta grafikoak baliatuz, euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko dira. Bisita-orduak: astelehenetik ostiralera,10:00etatik 14:00etara.
- Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean.