Ostiralean Orereta ikastola bisitatu zuten euskaltzainek
- Pasa den ostiralean, arrakasta izugarria lortu zuen Batasunaren bidean egitasmoak: 7.000 lagunek osatutako giza kateak Errenteria, Pasaia eta Donostia lotu zituen euskara batuari gorazarre egiteko.
- Egun seinalatua baliatu zuten euskaltzainek Orereta ikastolara hurbiltzeko. Bertan izan ziren Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Xabier Kintana, Erramun Osa, Miriam Urkia eta Andres Urrutia, ordu betez ikasle eta irakasleekin solastatu zirela, gaztetxoen galderak erantzun eta haien jakin-mina asetzeko ahaleginetan.
Iruzkin berria idatzi
XXI. mendeko ‘Euskararen Gramatika’ aurkeztu da Baionan
- Pasa den ostiralean, Baionako unibertsitatean aurkeztu zen XXI. mendeko Euskararen Gramatika. Bertan izan ziren Miren Azkarate euskaltzain osoa, Jean-Baptiste Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria, eta Jon Casenave euskaltzain urgazlea.
- Euskaltzaindiak 2021eko abenduan aurkeztu zuen jendaurrean lan berria, eta otsailaren 10ean bere webgunean eskegi zuen.
- Kontsulta egiteko HEMEN.
- Erosteko edo jaisteko HEMEN
Kukua, udaberriaren iragarle
- Udaberriarekin batera kukuak entzuten direla eta, txori horien inguruko ohar batzuk bildu ditugu.