Poesia garaikidea protagonista Altsasun Castillo Suárez euskaltzainaren Sarrera-hitzaldian
- 2022ko irailaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta gaur irakurri du Sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian.
- Maitasunaren botanika izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Castillo Suárezek. Euskal poesia garaikidetik hainbat liburu eta egile hautatu ditu, eragina izan dutenak berarengan eta bere idazkietan. Hitzaldian zehar Jose Luis Otamendi, Harkaitz Cano, Jon Gerediaga, Igor Estankona, Rikardo Arregi Díaz de Heredia, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Amaia Lasa eta Bernardo Atxagaren poemak hautatu ditu, bere bizipen pertsonalekin eta landareekin kateatu dituenak.
Irakurri gehiago: Poesia garaikidea protagonista Altsasun Castillo Suárez euskaltzainaren Sarrera-hitzaldian Iruzkin berria idatzi
Castillo Suárez euskaltzain osoak ‘Maitasunaren botanika’ izeneko poesia garaikidearen antologia pertsonala irakurriko du Sarrera-hitzaldian
- 2022ko irailaren 30ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Castillo Suárez eta heldu den uztailaren 1ean irakurriko du Sarrera-hitzaldia Altsasun, sorterrian. Miren Agur Meabek emanen dio erantzuna.
- Euskaltzaindiak Osoko bilkura eginen du 10etan, Altsasuko udaletxean, eta harrera ekitaldia 12etan hasiko da Iortia kulturgunean.
- Bere bizitzan eragina izan duten poema liburuekin zein bere gogoeta, kontraesan eta olerkiekin 15 belarkiz osatutako hitzaldia emanen du euskaltzain nafarrak.
Tourra 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'n
- Datozen asteetan, Tourra izango da hizpide gurean. Horren harira, lexiko bat prestatu dugu, Euskaltzaindiaren Hiztegitik txirrindularitzarekin lotura duten sarrera batzuk hautatuta.
- Lexikoa osorik ikusteko, sakatu hemen.
- Gasteizko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko 2023ko lankidetza-hitzarmena onartu du hiriko Gobernu Batzordeak
- 'Kristalezko begi bat' eta 400 ahots ozen
- Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua-ri buruzko jardunaldia Donostian
- ‘Bostak Bat’ kultura elkarteari aitortza egingo diote Araba Euskaraz-en barruan