- Gabonetako oporraldian, abenduaren 26tik 30era, euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartu, beraien arteko harreman-sareak ehundu eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko bilgune izan da Beizamako aterpetxea, 'Ahots baten' sormen-egonaldiari esker.
- Guztira Euskal Herriko 32 gazte bildu dira Beizaman, eta Amaia Elizagoienek, Aner Peritzek, Itziar Telletxeak eta Oihana Aranak osatu dute antolaketa taldea. Artista gonbidatuak ere ez dira izan nola-nahikoak: hain zuzen, Nerea Ibarzabal, Julio Soto, Oier Zuñiga, Bea Egizabal, Gaizka Sarasola eta Martxel Rodriguez.
- Euskaltzaindiak Mintzola egitasmoaren eskutik antolatzen du 'Ahots baten', Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzaz.
- Laburpen-bideoa: https://labur.eus/ibIXL
Iruzkin berria idatzi
- Erregeek Jesus haurrari egin zioten gurtza gogoratzen duen egunaren izena «Errege egun» da, ez errege-egun.
- Euskera ikerketa aldizkaria-k bi zenbaki argitaratzen ditu urtero eta 2023. urteko bigarren zenbakia abenduan plazaratu zen. Euskararen irakaskuntza, lehen hezkuntzako haurrak, etorkinak eta identitatea dira gai nagusiak, baina bestelako edukiak ere badira. Bost ikerketa-artikulu biltzen ditu zenbaki berriak, horietarik lau elkarlanean eginikoak.
- 2023ko uztailean Euskera ikerketa aldizkaria eraberritu, Open Journal System (OJS) egiturara moldatu eta aldizkariaren webgune propioa sortu zen.
- Euskaltzaindiak 9 Osoko bilkura eta 5 Ageriko bilkura egin ditu 2023an, euskaltzain oso berri bat izendatu da eta lau euskaltzainek euren sarrera-hitzaldia irakurri dute.
- 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' eta 'Orotariko Euskal Hiztegia' bi aldiz eguneratu dira. Hainbat hizkuntza-baliabide prestatu edo eta eguneratu dira online erabiltzeko moduan. 'Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua'ri buruzko arauaren 25. urteurrenaren harira jardunaldia egin da, onomastika eta hizkuntza-zuzentasunari buruzko kontsultak erantzun dira, 'Euskararen Gogoetagunea'ren bidez euskararen bizibderritzeko etorkizuneko ikuspegia lantzen jarraitu dugu, 'Euskera' ikerketa aldizkaria abian jarri da, 13 liburu plazaratu dira eta hainbat ikastaro, jardunaldi, mintegi, hitzaldi eta erakusketa antolatu dira.
- Hainbat ikerketa abian jarri dira Mintzola egitasmoaren baitan, ahozkotasuna eta batez ere ahozko hizkera informala ikertzeko. Horiez gain, ekimen artistiko-kulturalak ere egin dira: 'Ahots Baten' sormen-egonaldia, 'Ahostegunak' ekimena, 'Lautan3 antzerki-jaialdia'ren V. aldia, 'Euskararen Herria Ehuntzen' unitate didaktikoa, 'Irailekoak' egitasmoa, R. M. Azkue Literatura Sariak, Mintzola Sariak...
- Laburpen-bideoa hemen: https://labur.eus/eIGfo
- Abenduaren 28a Inozente eguna dela aitzakiatzat hartuta, gomendio batzuk bildu ditugu.
- Argitalpen berria: ‘Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean’
- Bost libururen bertsio digitalak Euskaltzaindiaren webgunean
- ‘Aroa’ eta ‘Euskararen Gogoetagunea’: euskara indarberritzeko arnas luzeko egitasmoak
- ‘Gordailu’, ‘Isilik!’ eta ‘Urrats’ aldizkari pedagogikoak Euskaltzaindiaren webgunean