- Ageriko bilkura 12:00etan hasiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta bertan irakurriko dira hilberri-txostenak: Joxe Mari Iturraldek irakurriko du Joan Mari Irigoieni dagokiona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxaustirena, Peio Jorajuriak Mixel Oronozena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeriarena eta Josu Zabaletak aletuko du Xabier Mendiguren Bereziarturen profila.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak 2023an zendutako euskaltzainak omenduko ditu Donostian Iruzkin berria idatzi
- Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa liburua aurkeztu zuten pasa den astean Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak.
- 2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa lanaren segida da honako hau.
- 368 gutunen transkripzioak zehatz eta zorrotz aztertu dituzte Juan Jose Zubirik, Patxi Salaberrik eta Iker Salaberrik. Hiztegiaren atala luzea da eta kontuan hartzekoa, gutxi ezagutzen den burdinolen inguruko lexikoaren erakusleiho aparta baita. Onomastikari eskainitako atalean ere interes handiko lekukotasunak ageri dira.
- Paratzaileen hitzak: https://labur.eus/ewOhp
- Sagardo-sasoia hasi berria dugun honetan, sagardoarekin –eta, oro har, sagarrarekin – lotura duten hitzak hautatu eta Sagarra eta sagardoa Euskaltzaindiaren Hiztegian glosarioa osatu dugu. Dolare, gezamin, pats, pitar, txotx, zanpatu… Guztira, hiztegi arauemaileko 58 sarrera. Txotx!
- Glosarioa osorik, HEMEN
- Gaur egun 146.857 sarrera eta 58.005 azpisarrera ditu Orotariko Euskal Hiztegiak eta kopuru hori handituz doa egituratze-lanak aurrera egin ahala.
- 13. argitaraldi honetan 77 sarrera berri, 50 azpisarrera berri eta TEI (Text Encoding Initiative) delako testu-kodeketaren arabera egituratutako 46.936 adibide berri agertzen dira.
- Ugaon (Bizkaia) jaio zen Maite Idirin, 1943ko uztailaren 12an. Musika Ikasketetan diplomaduna (Maurice Ravel Kontserbatorioa), euskal kantagintza berriko ikurretako bat izan zen. Baionako Zabal liburudendaren sortzaileetarikoa ere bai. 2011n, Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Saria jaso zuen, eta Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2014ko maiatzaren 30ean. Angelun (Lapurdi) bizi zen aspalditik. Iaz, Maite Idirin, herrigintza kantuz liburua argitaratu zuen UEUk, bere ibilbide guztia biltzen duen argitalpena.
- Bere lan aipagarri batzuk: Ametsetan (1992); Gabon kantak (2012); Kontzertuan (2013).
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Emakume fina, euskara eta euskal kultura musika mota askoren bidez goratu dituena, eta gutako askorentzat bide zabaltzailea".
- Maite Idirinen ehorzketa etzi izanen da, urtarrilak 24 dituela, Angeluko Saint-Léon elizan, 10:30ean. Hilbeila bihar, herriko tanatorioan, 24 orduz.
- ‘Ignazio Bergara goizuetarraren Gutunak. Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa Eta Hizkuntza Azterketa’ liburua aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak
- ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 843 forma gehitu dira eta 2.376 moldatu
- Iñaki Beobide nire gomutan
- Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzain urgazlea zendu da